miércoles, 13 de abril de 2016

Zer da unitate didaktiko bat?

Hemen nago berriro irakurle kuttunak!

Sarrera honetan unitate didaktiko batean agertu beharreko osagai batzuei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako nire gelakide: Mikel, Bego, Ariane eta Nerearen azalpenaz baliatuko naiz. Hona hemen nik planteatutako galdera batzuk unitate didaktiko bat azaltzeko: 

  • Zer da unitate didaktiko bat?
Gelako lana antolatzeko baliabide bat da. Baliabide honetan, irakasleak zein ikasleak parte hartzen dute eta ikaste-irakaste prozesu elementu horretan edukiak koherenteak izan behar dira. Gai edo proiektu baten inguruan antolatu daiteke eta unitate didaktiko guztiak urteko programazioa osatuko dute. Aukratutako gaiak eduki jakin bati buruz joan daitezke (metereologia, urtaroak, gorputza…) Unitate didaktiko guztiak Curriculumean agertzen diren jarraibideak bete behar ditu derrigorrez.
  •  Zeintzuk dira unitate didaktiko baten osagaiak?
Justifikazioa, helburuak, edukiak, ebaluazioak (hasierakoa eta amaierakoa), baliabideak (materialak, giza baliabideak eta ekonomikoak), espazioa, metodologia, jarduerak, ebaluazio irrizpideak eta hezitzaileaen rola.
  •  Zenbateko iraupena izan behar du?
Unitate didaktiko normal batek 15 eguneko iraupena izan behar du gutxienez.
  •        Zein da hezitzailearen rola?
Bere betebeharrak eta jarrera finkoak izan behar dira. Hezitzailea arduratu behar da jarduerak egiteko material guztia prestatzeaz eta edonolako aladaerak egongo balira jarduerei irtenbide bat emateko gaitasuna izan behar du.
  •        Ebaluazio motak
  •   Hasierako ebaluazioa: oso garrantzitsua da zeren honekin irskasleak jakingo du haurrak zein puntutan dauden. Honetaz aparte, informazio ugari emango dio irakasleari unitate didaktikoak planteatzeko.
  •    Amaierako ebaluazioa: hasierakoarekin konparatzeko da eta bertan ikus daiteke zer nolako eboluzioa izan duen haurrak eta hau elementu garrantzitsu bat da gurasoei erakusteko haien seme alaben eboluzioa. 

Emmi Pkikler eta Loczy metodologia

Kaiixoo!!

Kurtso hasieran irakasleak Loczyri buruzko pelikula bat ikustea eskatu zigun eta aste honetan pelikulari burruz arituko gara. Sarrerarekin hasteko, gaiaren inguruan kokatuko zaituztet eta loczyri buruzko hainbat datu esaango dizkizuet.


Loczy:
  • Emmi Pikler da Loczy metodologiaren sortzailea.
  • Emmi, Austrian jaio zen XX mendean.
  • Emmi pediatría ikasketak burutu zituen.
  • Haurra, beste edozein persona bezala, hezitzailearen errespetua mereziko du, haien zaintzaileekiko atxikimendua sortuz.
  • Haurra garapen maila onena lortuko du erabateko autonomia lortuko duenenan.
  • Oinarriak:
    • Haurra, atxikimendu irudiaren laguntzaz, inguruarekiko eta bere buruarekiko mugak garatuko ditu.
    • Haurra egoera edo inguru libre batean mugimenduak naturaltasunez garatuko ditu Loczy metodologiaren ondorioz.
    • Autonomiaren garrantzia
    • Atxikimendu irudiaren garrantzia
    • Egonkortasunaren eta zaintzaren egoera jarraitua
    • Autokontzeptuaren garrantzia


Astean zehar, irakasleari deigarri iruditu zaizkion pelikularen zati batzuk ikusi eta komentatu ditugu klasean. Jarraian ikasleok ikusi beharreko pelikula usten dizuet atxikituta.


Nire ustez, Emmy Piklerrek sortutako metodologia ez da haurrentzako aproposena. Ez deritzot ondo haurrei inolako afekturik erakustea; hau da: haurrei ez zaikiei musurik ematen ezta besarkadarik ere. Nire ustez, horrelako hoztasuna izatea haurrekin ez da batere ona, haurrei maitasuna erakutsi behar zaie eta musu bat eskatzen dizutenean irakasleak ez dio inolako errefusik erakutsi behar.

Gainera, nire aburuz, haur bat heztea inolako afekturik gabe haur horren helduaroan gatazkak eragin diezaioke. 

martes, 29 de marzo de 2016

Arizmendi Ikastola

Badakit nire bloggaren zain egongo zinetela, ba hona hemen nire hurrengo sarrera.

Sarrera honetan “Arizmendi” ikastolari buruz hitz egingo dizuet. Gelan, ikastola honi bruzko bideo bat jarri digu irakasleak. Bideoan, irakasleak, gurasoak eta pedagogian adituak diren pertsonak ateratzen dira hainbat gauzei buruz hitz egiten; hala nola:
  • 0-6 urteko etapa
  • Guraso eskola
  • Haurren harrera eta joateko momentua
  • Gelaren antolamendua


Geakideen artean gehien harritu zaizkigun edo deigarri iruditu zaizkigun gauzak apuntatu ditugu.

Talde handian eraikitako ezagutza kolektiboa
  • Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean.
  • Haurra da erdigunea.
  • Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleak.
  • Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestima).
  • Guraso eskolen garrantzia  gurasoen eta eskolaren arteko elkarrekintza.
  • Helburuak baliabidetara egokitzea.
  • Lan proiektuak umeen interesetatik abiatzea eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
  • Espazio eta baliabideak garrantzi handia.
  • Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapenetara egokituta daude.
  • Adin desberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-ikaskuntza bultzatzen da.
  • Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du erritmoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera. 
  • Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko
  • Umeek erreferentzia pertsona desberdinak dauzka.
  • Irakaslearen rolak behatzea, laguntzea.
  • Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
  • Irakasleak umearen zerbitzura dago.
  • Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
  • Haurraren autonomia lantzen da.
  • Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.

Nire iritzia emateko, esan beharra daukat ikastola honek harrituta utzi nauela; adibidez: haurrak ez daudela adinka antolatuta. Adin guztietako haurrak elkarrekin aritzen dira. Honela sailkatuta egoteak, onuragarri da haurrentzat zeren handienak txikiak laguntzen dituzte eta txikiek handiei hainbat gauza irakasten dizkiete.

Bukatzeko, arreta deitu nauen beste gauza bat, ikastolaren antolamendua da. Psikomotrizitaterako espazio handi bat daukate eta gelako txokoak oso ondo bereizita dituzte. Gainera, txoko bakoitzean haur kopuru finko bat sartu daiteke eta txokoa beteta badago haurrek badakite beste txoko batera joan behar direla edo leku bat askatu arte itxaron egin behar dutela. Honela bai, haurrek txikitatik ikasiko dute txandak errespetatzen eta besteak errespetuz tratatzen. 

domingo, 6 de marzo de 2016

Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua

Ongi etorri berriro Txutxumuxuka den nire blogg honetara! Sarrera honen bidez aste honetan klasean egindakoa azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko, irakasleak Curriculumaren inguruan zenbait galdera erantzuteko eskatu digu. Horretarako taldeka jarri gara eta gure kabuz aurkitutako informazioarekin edo egelan eskegita dauden dokumentuei erreparatuz galdera hauek erantzuten saiatu gara:

  • Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur Hezkuntzan indarrean dagoen Curriculuma? Eta estatu mailan?
  • Zer da Curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin? Zeintzuk dira curriculumaren zehaztapen mailak? Ze mailan dago eskolako heziketa proiektua? Eta Unitate Didaktikoa?
  • Nola dago estrukturatua Curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?
  • Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harremana dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zeharkako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?
  • Zer dira “eduki-deklaratiboak”,  prozedurazko eta jarrerazko edukiak? Ze harremana dute konpetentziekin?
  • Ze elementu agertzen dira curriculumean? Eta zer dira esperientzia eremuak?
  • Zer dira proiektuak eta ekintzak?
  • Zeintzuk dira unitate didaktiko, sekuentzia didaktiko eta proiektu bidezko ikaskuntza planifikatzearen arteko desberdintasunak?
  • Zeintzuk dira planifikazio batek kontutan hartu behar dituen elementuak?
  • Zeintzuk izan daitezke oinarrizko konpetentzien garapenera oinarritutako ekintza baten osagaiak (componentes)? (Konpetentzia, kontestua-egoera, baliabideak, edukiak)
  • Hau lortzeko ze eredu eta estrategia desberdinak ezagutzen dituzu (irakurritako testuen zenbait agertzen dira?

Hemen uzten dut curriculumaren link-a norbair ausartzen bada galdera hauei erantzuten. Animo! 


Aste honekin bukatzeko, egelan dauden dokumentuak, edo beste batera esanda; gaiak, inprimatuta eraman behar izan ditugu klasera. Irakasleak dokumentu horiek lau zatitan banatu eta taldearen artean banatu izan ditugu. Nire taldean Maitane Lopez, Maitane Saenz de Navarrete, Borja Ruiz de Velascko eta laurok gaude. Taldekide bakoitzak bere zatia irakurri, ulertu eta azpimarratu behar du, bi aste barru taldekideei azaltzeko. 

Niri egokitutako zatia "Edukiak" du izena eta hau esaten da: 

  • Eduki hitzaren definizioa
  • Edukiak aukeratzeko irizpideak
  • Edukiak nola aukeratu eta sekuentziatu
  • Irizpide motak: lineala eta konplexua
  • Edukiak LOGSE-ren arabera
    • 3 eremu:
      1. Nortasuna eta Autonomia Pertsonala
      2. Ingurune soziala
      3. Komunikazioa eta Errepresentazioa
    • Eremuen eduki horiek hiru multzotan sailkatuta daude:
      • Kontzeptualak
      • Prozedurazkoak
      • Jarrerazkoak
  • OCDren artikuluak
    • 15. artikulua: Curriculumaren hiru eremuak
      1. Norberaren Ezagutza eta Autonomia Pertsonala
      2. Inguruaren ezaguera
      3. Hizkuntzak: Komunikazioa eta Adierazpena
    • Eremu bakoitzaren barruan bi ziklo daude eta ziklo bakoitzaren barruan hainbat bloke.
Honekin bukatu da aste hau. Hurrengora arte lagunok!

miércoles, 24 de febrero de 2016

Tonuccirekin jarraituz

Arratsaldeon! Gaurko sarreran klaseko hirugarren astean agindakoari buruz hitz egingo dizuet. 

Astelehenean, Tonucciren bideoekin jarraitu genuen, baita bertan esaten zuten apunteak hartzen ere. Gaurkoan gure irakasleak, bideoa ikusten dugun bitartean hartutako apunteak entregatzeko eskatu digu. Tonucciren bideoen hirugarren eta laugarren zatiak ikusi ditugu eta hurrengo edukiei buruz hitz egiten da:
  • Politikariek hezkuntzaz gehiago arduratu behar dira eta gehiago inbertitu behar dute 
  • Eskola on bat ez du sufrimendurik eragin behar
  • Gurasoek ez baldin badute haien haurrek egindako ariketen fitxak ikusten ez dira konforme geratzen
  • Eskolak ematen dizkien ezagutzak ikaskuntzaren oinarri dira
  • Aniztasuna
  • Materialak
  • Ebaluaketa

Bideo 3

Bideo 4 

Astezakeneko klasean irakasleak musika klasikoa jarri egin zuen hobeto lan egiteko asmoarekin, baina niri, pertsonalki, ez zait batere gustatu. Ez dut musika klasikoa gustoko eta gainera eguneko lehen orduan entzutea ez du laguntzen. 

Klasearekin hasteko irakasleak galdera batzuen bidez husnarketara bultzatu gaitu.

- Zer pentsatzen dugu haurrarengan?
- Zer pentsatzen dugu haurreskolarengan? 

Galdera hauek orri batean erantzuteko eskatu digu irakasleak eta horren ostean denon artean komentatu ditugu. Bukatzeko irakaleak eskatu digu dokumentu batzuk inprimatzeko, zeren hurrengo klasean erabiliko ditugu.

Ostiraleko klasean aurreko egunean eskatutako dokumentuak ("De las programaciones didácticas a la unidad didáctica1 : incorporación de competencias básicas2 y la concreción de tareas" eta "237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa") taldekideen artean banandu behar izan ditugu. Testu horiek irakurri eta ulertutakoa orri batean idatzi behar dugu. idatzitko orri hori gero irakasleak hartuko du. 

Nire taldekidea eta bioi egokitutako dokumentua ikusi genuenean ez dugu jakin nondik hartu eta gainetik ikusi eta gero lanean aritu gara. Testu osoa irakurri eta testuan bertan apunteak hartu ditu, horren ostean irakasleak esan bezala orri batean idazteari ekin diogu eta konturatu gabe klasea bukatu izan da.

Honekin, bukatu da gure didaktikaren hirugarren astea. Ze astiro igaro zaidan aste hau... 

jueves, 18 de febrero de 2016

Atzerapenak bukatu dira!

Kaixo guztioi!! Bi aste hauetan hala nola ibili naiz internetaren kontua dela eta, beraz oraingoan interneta dudala bloggarekin aurrera jarraituko dut.

Klaseko bigarren astean zehar Francesco Tonucciren bideo batzuk ukusi genituen. Bideo horietan hezkuntzari buruz daukan iritzia ematen du, eta irakasleak esan bezala, bideoei buruz apunteak hartu genituen. Hauek dira bideo horietan jorratzen diren gai batzuk:

  • Akatsak: haurrei akatsak egiteko aukera eman behar dizkiegu. 
  • Maarrazkiak: marrazki librea eskaintzea, idazle honen ustez, ez da egokia. Haurrek dakitena marrazten dute, ez ikusten dutena; beraz, haur bati behin marrazki librea egiten uzten baidogu eta ondo dagoela esaten badiogu haur horrek behin eta berriro errepikatuko du marrazki bera irakaslearen poztasuna asetu nahian.  
  • Irakaskutza: irakasleak ez ezik, gurasoek ere haurren heziketa prozesuan parte hartu behar dute. Irakasleek irakurtzen idazten ... irakatsiko diete eta gurasoek kulturarekiko arauak irakatsiko dizkiete. 
  • Jolasa: jolasen bidez haurrek haien pentsaeraren oinarria garatuko dute. Elementu hau, haur hezkuntako etaparen elementu garrantzitsu bat da. 
Bideo 1

Bideo 2


Aste honetako bigarren klaseari ez genion beharrezko etekina atera, zeren gure desadostasuna erakutsi genion irakasleari berak erabilitako metodologia dela eta. Nire partetik, irakasle honek erabiltzen duen metodologia guk beti eskatu duguna da; baina horretara ohituta ez gaudena. Ondorioz, erabat galduta gabiltza ikasgaiaren edukiei erreparatuz. 

Aste honetan modulu lanari dagozkion tutoretzak egin geniteun eta nire taldeak ostegunean izan zuen tutoretza, beraz, ostiralekko klaseetara joatea ez zen derrigorrezkoa. Ondorioz ostiralean bakoitzak bere etxetik lan egitea aerabaki genuen. 

domingo, 31 de enero de 2016

Ongi etorri!!

Ongi etorri Txutxumuxuka bloggera!


Nire izena Marieli Nieto da eta 2015-2016 ikasturteko bigarren lauhilabetean zehar haibat sarrera igoko ditut. Blogg hau Didaktika irakasgaiarekin lotuta egongo da, beraz, irakasgai honetan astean zehar emandako guztiaren laburpen eta iritzia emongo dizuet. Honetaz aparte, didaktikarekin zerikusia daukaten eta interesgarri iruditzen zaizkidan hainbat bideo, artikulu, berri eta abar igotzen saiatuko naiz. 

Bloggarekin hasteko lauhilabeteko lehenengo astean zehar egindakoa laburtuko dizuet. Astelehenean lehenengo klasea izan zen biana ezin izan nintzen joan beraz gelakideei eskatu nien azaltzeko egindakoa. Bigarren klasea asteazkenekoa izan zen, honetan etorri ez ginenetzako hainbat guaza errepikatu zituen Alaitz den gure irakasleak. honetaz aparte blogga egiteko hainbat jarraibide eta aholku eman zizkigun. Konturatu gabe klasea bukatu zen. Astea bukatzeko blogga egiterakoan sortu zaizkigun hainbat zalantza argitu zizkigun irakasleak eta ezinbesteko hainbat gauza nola egiten diren ere, azaldu zizkigun. 

Gaurko sarrerarekin bukatzeko, esango dut espero dudala irakasgai hau arinagoa eta didaktikoagoa izatea blogg honen laguntzaz.