Hemen nago berriro irakurle kuttunak!
Sarrera honetan unitate didaktiko batean agertu beharreko osagai
batzuei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako nire gelakide: Mikel, Bego,
Ariane eta Nerearen azalpenaz baliatuko naiz. Hona hemen nik planteatutako
galdera batzuk unitate didaktiko bat azaltzeko:
- Zer da unitate didaktiko bat?
- Zeintzuk dira unitate didaktiko baten osagaiak?
- Zenbateko iraupena izan behar du?
- Zein da hezitzailearen rola?
- Ebaluazio motak
- Hasierako ebaluazioa: oso garrantzitsua da zeren honekin irskasleak jakingo du haurrak zein puntutan dauden. Honetaz aparte, informazio ugari emango dio irakasleari unitate didaktikoak planteatzeko.
- Amaierako ebaluazioa: hasierakoarekin konparatzeko da eta bertan ikus daiteke zer nolako eboluzioa izan duen haurrak eta hau elementu garrantzitsu bat da gurasoei erakusteko haien seme alaben eboluzioa.