viernes, 20 de mayo de 2016

Waldorf Pedagogia

Kaixo berriro nire irakurle kuttunak, sarrera honetan interesgarria iruditu zaidan beste metodologiari buruz hitz egingo dizuet: Waldorf Pedagogia. 

Waldorf pedagogia XX. mendean Rudolf Steiner filosofoak sortutako pedagogia da. Filosofoa izateaz aparte, Steiner esoterista ere zen; eta pedagogia honen hasiera hurrengoan oinarritzen zen: berak izandako esperientzia mistikoetan. Filosofo honek esaten zuenaren arabera, gizakiak dituen gaitasuna 7 urteko hiru etapetan banatzen dira; lehenengoa 0tik 7 urtera, bigarrena: 7tik 14 urtera eta hirugarrena:14tik 21 urtera. bide honetan, gizakiaren heldutasuna lortzen da. 

1919an Stuttgarreko zigarrilo fabrika batean zegoenean bertako langileei hitz egin zien, azalduz sozietateak berrikuntza bat behar zuela, hau ordenatzeko era berri bat baita bizitza politikoa kulturala eta ekonomikoa. Fabrikaren jabeari ideia hau pilo gustatu zitzaion eta eskaini zion Steinerri eskola bat egitea, non bere lantegiko langilleen haurra heziko zituen ingurune libre batean politikari edo ekonomiari erreparatu gabe. Horrela sortu egin zen lehenengo Waldorf eskola.

Handik gutxira, gero eta Waldorf eskola gehiago joan ziren sortzen Alemanian eta beranduago Europa osotik zabaldu zen eskola berri hau.

Erregimen nazia indarrean egon zen bitartean Waldorf eskolak desagertu egin ziren, gero II mundo gerra bukatu zenean berriro agertu egin ziren.

Waldorf metodoa hezkuntza arloan ezagunenetariko pedaogia da. Pedagogia honek haur bakoitzaren garapen indibiduala bilatzen du, inguru libre batean azterketarik gabe eta garrantzi handia emanez arteari eta eskulanei. Gizakiaren kontzepzioa zabla eta integrala da, horregatik esaten da metodologia hau haurraren gaitasunak eta trebetasunak garatzea errazten duela. Waldorf pedagogiak garrantzia bera ematen dio edukiei zein haiek eskuratzeko erabiltzen den bideari eta honela utzi zuen Steinerrek adierazita: "En la vida, más valioso que el saber es el camino que se hace para adquirirlo."

Antonio Malagonen esanetan; pedagogia mota hau, hain da arrakastatsua zeren gako oso garrantsitzu batzuk betetzen dituen; hala nola: gurasoen parte hartzea umeen egunerokotasunean, irakasleen etengabeko heziketa eta haur bakoitzaren heldutasunaren garapeneko atzentzioa. Gizon hau, Espainiako Waldorf eskoletako elkartearen presidentea da.

Waldorf pedagogiaren xede nagusia da haur bakoitzaren indibidualtasuna garatzea, haurrak berak dituen talentuez lagunduta eta izan ditzakeen zailtasunetan euskarri izanez. Haurra bere osotasunean garatzea zaiatzen da metodologia hau, horregatik lantzen da bereziki bere ezagutza familiarekiko.

Antonio Malagón: 'El mayor beneficio es que llegue a tener fuerza y criterios en la vida para guiarse a sí mismo con autonomía y de forma solidaria'.

       Pedagogia honetan curriculum ofizialean agertzen diren irakasgaiaz aparte beste batzuk ere lantzen dira; adibidez: irakasgai artistikoak, beste era batera esanda: musika, dantza, teatroa, pintura… Irakasgai hauek elementu naturalekin (artilea, egurra, harria, lokatza…) eramaten dira aurrera. Horrela huarraren sormena eta penstamendua garatuko da porposatutako ariketak aurrera eramanez eta ahalik eta modurik onenean. Hizkuntzaren arloari begira, lehen hezkuntzako lehenengo mailatik aurrera ingelesa eta alemanera ikasten dute haurrek.

                                     
        Steinerrek sortutako eskola mota berri hau berrikuntza bat proposatzen du belaunaldi batek beste batetik ikasten duelako; edo horrela adierazten du behintzat pedagogiaren sortzaileak. Elkarrenganako hezkuntza hau modu artistiko batean aurrera eramaten bada, lagungarria izan daiteke etorkizuean  diskurtsoak, konferentzia, esposaketak, proiektuak… egiterako orduan. 

     Bukatzeko, esan beharra dago, gaur egun, 1026 Waldorf eskola, 2000 haurreskola eta 646 heziketa berezia behar duten haurrentzako zentruak daudela 60 herrialde desberdinetan banaturik. 






No hay comentarios:

Publicar un comentario