miércoles, 13 de abril de 2016

Zer da unitate didaktiko bat?

Hemen nago berriro irakurle kuttunak!

Sarrera honetan unitate didaktiko batean agertu beharreko osagai batzuei buruz hitz egingo dizuet. Horretarako nire gelakide: Mikel, Bego, Ariane eta Nerearen azalpenaz baliatuko naiz. Hona hemen nik planteatutako galdera batzuk unitate didaktiko bat azaltzeko: 

  • Zer da unitate didaktiko bat?
Gelako lana antolatzeko baliabide bat da. Baliabide honetan, irakasleak zein ikasleak parte hartzen dute eta ikaste-irakaste prozesu elementu horretan edukiak koherenteak izan behar dira. Gai edo proiektu baten inguruan antolatu daiteke eta unitate didaktiko guztiak urteko programazioa osatuko dute. Aukratutako gaiak eduki jakin bati buruz joan daitezke (metereologia, urtaroak, gorputza…) Unitate didaktiko guztiak Curriculumean agertzen diren jarraibideak bete behar ditu derrigorrez.
  •  Zeintzuk dira unitate didaktiko baten osagaiak?
Justifikazioa, helburuak, edukiak, ebaluazioak (hasierakoa eta amaierakoa), baliabideak (materialak, giza baliabideak eta ekonomikoak), espazioa, metodologia, jarduerak, ebaluazio irrizpideak eta hezitzaileaen rola.
  •  Zenbateko iraupena izan behar du?
Unitate didaktiko normal batek 15 eguneko iraupena izan behar du gutxienez.
  •        Zein da hezitzailearen rola?
Bere betebeharrak eta jarrera finkoak izan behar dira. Hezitzailea arduratu behar da jarduerak egiteko material guztia prestatzeaz eta edonolako aladaerak egongo balira jarduerei irtenbide bat emateko gaitasuna izan behar du.
  •        Ebaluazio motak
  •   Hasierako ebaluazioa: oso garrantzitsua da zeren honekin irskasleak jakingo du haurrak zein puntutan dauden. Honetaz aparte, informazio ugari emango dio irakasleari unitate didaktikoak planteatzeko.
  •    Amaierako ebaluazioa: hasierakoarekin konparatzeko da eta bertan ikus daiteke zer nolako eboluzioa izan duen haurrak eta hau elementu garrantzitsu bat da gurasoei erakusteko haien seme alaben eboluzioa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario