domingo, 31 de enero de 2016

Ongi etorri!!

Ongi etorri Txutxumuxuka bloggera!


Nire izena Marieli Nieto da eta 2015-2016 ikasturteko bigarren lauhilabetean zehar haibat sarrera igoko ditut. Blogg hau Didaktika irakasgaiarekin lotuta egongo da, beraz, irakasgai honetan astean zehar emandako guztiaren laburpen eta iritzia emongo dizuet. Honetaz aparte, didaktikarekin zerikusia daukaten eta interesgarri iruditzen zaizkidan hainbat bideo, artikulu, berri eta abar igotzen saiatuko naiz. 

Bloggarekin hasteko lauhilabeteko lehenengo astean zehar egindakoa laburtuko dizuet. Astelehenean lehenengo klasea izan zen biana ezin izan nintzen joan beraz gelakideei eskatu nien azaltzeko egindakoa. Bigarren klasea asteazkenekoa izan zen, honetan etorri ez ginenetzako hainbat guaza errepikatu zituen Alaitz den gure irakasleak. honetaz aparte blogga egiteko hainbat jarraibide eta aholku eman zizkigun. Konturatu gabe klasea bukatu zen. Astea bukatzeko blogga egiterakoan sortu zaizkigun hainbat zalantza argitu zizkigun irakasleak eta ezinbesteko hainbat gauza nola egiten diren ere, azaldu zizkigun. 

Gaurko sarrerarekin bukatzeko, esango dut espero dudala irakasgai hau arinagoa eta didaktikoagoa izatea blogg honen laguntzaz.