martes, 29 de marzo de 2016

Arizmendi Ikastola

Badakit nire bloggaren zain egongo zinetela, ba hona hemen nire hurrengo sarrera.

Sarrera honetan “Arizmendi” ikastolari buruz hitz egingo dizuet. Gelan, ikastola honi bruzko bideo bat jarri digu irakasleak. Bideoan, irakasleak, gurasoak eta pedagogian adituak diren pertsonak ateratzen dira hainbat gauzei buruz hitz egiten; hala nola:
  • 0-6 urteko etapa
  • Guraso eskola
  • Haurren harrera eta joateko momentua
  • Gelaren antolamendua


Geakideen artean gehien harritu zaizkigun edo deigarri iruditu zaizkigun gauzak apuntatu ditugu.

Talde handian eraikitako ezagutza kolektiboa
  • Konfiantza haur, irakasle eta familiaren artean.
  • Haurra da erdigunea.
  • Haurrak jartzen ditu mugak eta ez irakasleak.
  • Egoera ezberdinak sortzen dituzte umearen garapena sustatzeko (autoestima).
  • Guraso eskolen garrantzia  gurasoen eta eskolaren arteko elkarrekintza.
  • Helburuak baliabidetara egokitzea.
  • Lan proiektuak umeen interesetatik abiatzea eta gaiari buruz zer dakiten jakitea.
  • Espazio eta baliabideak garrantzi handia.
  • Espazioak arkitektonikoki umeen behar eta garapenetara egokituta daude.
  • Adin desberdinetako umeak daude eta elkarren arteko irakaskuntza-ikaskuntza bultzatzen da.
  • Egokitzapen prozesuari garrantzia ematen diote eta malgua da, haurrak markatzen du erritmoa eta gurasoak ere sar daitezke klasera. 
  • Ez gara intrusoak eta elkarrekin lanean gaude umearen garapena sustatzeko
  • Umeek erreferentzia pertsona desberdinak dauzka.
  • Irakaslearen rolak behatzea, laguntzea.
  • Irakaslea da behatzaile, sortzaile eta bideratzailea.
  • Irakasleak umearen zerbitzura dago.
  • Txokoak jolasten ikasteko eta ikasten jolasteko teknikak dira. Egiten dituzten planifikazio guztiak horri lotuta daude.
  • Haurraren autonomia lantzen da.
  • Kooperazioa, integrazioa eta errespetua garatzen eta lantzen dira berdinen arteko harremanetan.

Nire iritzia emateko, esan beharra daukat ikastola honek harrituta utzi nauela; adibidez: haurrak ez daudela adinka antolatuta. Adin guztietako haurrak elkarrekin aritzen dira. Honela sailkatuta egoteak, onuragarri da haurrentzat zeren handienak txikiak laguntzen dituzte eta txikiek handiei hainbat gauza irakasten dizkiete.

Bukatzeko, arreta deitu nauen beste gauza bat, ikastolaren antolamendua da. Psikomotrizitaterako espazio handi bat daukate eta gelako txokoak oso ondo bereizita dituzte. Gainera, txoko bakoitzean haur kopuru finko bat sartu daiteke eta txokoa beteta badago haurrek badakite beste txoko batera joan behar direla edo leku bat askatu arte itxaron egin behar dutela. Honela bai, haurrek txikitatik ikasiko dute txandak errespetatzen eta besteak errespetuz tratatzen. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario