jueves, 18 de febrero de 2016

Atzerapenak bukatu dira!

Kaixo guztioi!! Bi aste hauetan hala nola ibili naiz internetaren kontua dela eta, beraz oraingoan interneta dudala bloggarekin aurrera jarraituko dut.

Klaseko bigarren astean zehar Francesco Tonucciren bideo batzuk ukusi genituen. Bideo horietan hezkuntzari buruz daukan iritzia ematen du, eta irakasleak esan bezala, bideoei buruz apunteak hartu genituen. Hauek dira bideo horietan jorratzen diren gai batzuk:

  • Akatsak: haurrei akatsak egiteko aukera eman behar dizkiegu. 
  • Maarrazkiak: marrazki librea eskaintzea, idazle honen ustez, ez da egokia. Haurrek dakitena marrazten dute, ez ikusten dutena; beraz, haur bati behin marrazki librea egiten uzten baidogu eta ondo dagoela esaten badiogu haur horrek behin eta berriro errepikatuko du marrazki bera irakaslearen poztasuna asetu nahian.  
  • Irakaskutza: irakasleak ez ezik, gurasoek ere haurren heziketa prozesuan parte hartu behar dute. Irakasleek irakurtzen idazten ... irakatsiko diete eta gurasoek kulturarekiko arauak irakatsiko dizkiete. 
  • Jolasa: jolasen bidez haurrek haien pentsaeraren oinarria garatuko dute. Elementu hau, haur hezkuntako etaparen elementu garrantzitsu bat da. 
Bideo 1

Bideo 2


Aste honetako bigarren klaseari ez genion beharrezko etekina atera, zeren gure desadostasuna erakutsi genion irakasleari berak erabilitako metodologia dela eta. Nire partetik, irakasle honek erabiltzen duen metodologia guk beti eskatu duguna da; baina horretara ohituta ez gaudena. Ondorioz, erabat galduta gabiltza ikasgaiaren edukiei erreparatuz. 

Aste honetan modulu lanari dagozkion tutoretzak egin geniteun eta nire taldeak ostegunean izan zuen tutoretza, beraz, ostiralekko klaseetara joatea ez zen derrigorrezkoa. Ondorioz ostiralean bakoitzak bere etxetik lan egitea aerabaki genuen.