Mostrando entradas con la etiqueta Tonucci. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tonucci. Mostrar todas las entradas

miércoles, 24 de febrero de 2016

Tonuccirekin jarraituz

Arratsaldeon! Gaurko sarreran klaseko hirugarren astean agindakoari buruz hitz egingo dizuet. 

Astelehenean, Tonucciren bideoekin jarraitu genuen, baita bertan esaten zuten apunteak hartzen ere. Gaurkoan gure irakasleak, bideoa ikusten dugun bitartean hartutako apunteak entregatzeko eskatu digu. Tonucciren bideoen hirugarren eta laugarren zatiak ikusi ditugu eta hurrengo edukiei buruz hitz egiten da:
  • Politikariek hezkuntzaz gehiago arduratu behar dira eta gehiago inbertitu behar dute 
  • Eskola on bat ez du sufrimendurik eragin behar
  • Gurasoek ez baldin badute haien haurrek egindako ariketen fitxak ikusten ez dira konforme geratzen
  • Eskolak ematen dizkien ezagutzak ikaskuntzaren oinarri dira
  • Aniztasuna
  • Materialak
  • Ebaluaketa

Bideo 3

Bideo 4 

Astezakeneko klasean irakasleak musika klasikoa jarri egin zuen hobeto lan egiteko asmoarekin, baina niri, pertsonalki, ez zait batere gustatu. Ez dut musika klasikoa gustoko eta gainera eguneko lehen orduan entzutea ez du laguntzen. 

Klasearekin hasteko irakasleak galdera batzuen bidez husnarketara bultzatu gaitu.

- Zer pentsatzen dugu haurrarengan?
- Zer pentsatzen dugu haurreskolarengan? 

Galdera hauek orri batean erantzuteko eskatu digu irakasleak eta horren ostean denon artean komentatu ditugu. Bukatzeko irakaleak eskatu digu dokumentu batzuk inprimatzeko, zeren hurrengo klasean erabiliko ditugu.

Ostiraleko klasean aurreko egunean eskatutako dokumentuak ("De las programaciones didácticas a la unidad didáctica1 : incorporación de competencias básicas2 y la concreción de tareas" eta "237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa") taldekideen artean banandu behar izan ditugu. Testu horiek irakurri eta ulertutakoa orri batean idatzi behar dugu. idatzitko orri hori gero irakasleak hartuko du. 

Nire taldekidea eta bioi egokitutako dokumentua ikusi genuenean ez dugu jakin nondik hartu eta gainetik ikusi eta gero lanean aritu gara. Testu osoa irakurri eta testuan bertan apunteak hartu ditu, horren ostean irakasleak esan bezala orri batean idazteari ekin diogu eta konturatu gabe klasea bukatu izan da.

Honekin, bukatu da gure didaktikaren hirugarren astea. Ze astiro igaro zaidan aste hau... 

jueves, 18 de febrero de 2016

Atzerapenak bukatu dira!

Kaixo guztioi!! Bi aste hauetan hala nola ibili naiz internetaren kontua dela eta, beraz oraingoan interneta dudala bloggarekin aurrera jarraituko dut.

Klaseko bigarren astean zehar Francesco Tonucciren bideo batzuk ukusi genituen. Bideo horietan hezkuntzari buruz daukan iritzia ematen du, eta irakasleak esan bezala, bideoei buruz apunteak hartu genituen. Hauek dira bideo horietan jorratzen diren gai batzuk:

  • Akatsak: haurrei akatsak egiteko aukera eman behar dizkiegu. 
  • Maarrazkiak: marrazki librea eskaintzea, idazle honen ustez, ez da egokia. Haurrek dakitena marrazten dute, ez ikusten dutena; beraz, haur bati behin marrazki librea egiten uzten baidogu eta ondo dagoela esaten badiogu haur horrek behin eta berriro errepikatuko du marrazki bera irakaslearen poztasuna asetu nahian.  
  • Irakaskutza: irakasleak ez ezik, gurasoek ere haurren heziketa prozesuan parte hartu behar dute. Irakasleek irakurtzen idazten ... irakatsiko diete eta gurasoek kulturarekiko arauak irakatsiko dizkiete. 
  • Jolasa: jolasen bidez haurrek haien pentsaeraren oinarria garatuko dute. Elementu hau, haur hezkuntako etaparen elementu garrantzitsu bat da. 
Bideo 1

Bideo 2


Aste honetako bigarren klaseari ez genion beharrezko etekina atera, zeren gure desadostasuna erakutsi genion irakasleari berak erabilitako metodologia dela eta. Nire partetik, irakasle honek erabiltzen duen metodologia guk beti eskatu duguna da; baina horretara ohituta ez gaudena. Ondorioz, erabat galduta gabiltza ikasgaiaren edukiei erreparatuz. 

Aste honetan modulu lanari dagozkion tutoretzak egin geniteun eta nire taldeak ostegunean izan zuen tutoretza, beraz, ostiralekko klaseetara joatea ez zen derrigorrezkoa. Ondorioz ostiralean bakoitzak bere etxetik lan egitea aerabaki genuen.