Mostrando entradas con la etiqueta curriculum. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta curriculum. Mostrar todas las entradas

domingo, 6 de marzo de 2016

Haur Hezkuntzako Curriculum Dekretua

Ongi etorri berriro Txutxumuxuka den nire blogg honetara! Sarrera honen bidez aste honetan klasean egindakoa azaltzen saiatuko naiz.

Hasteko, irakasleak Curriculumaren inguruan zenbait galdera erantzuteko eskatu digu. Horretarako taldeka jarri gara eta gure kabuz aurkitutako informazioarekin edo egelan eskegita dauden dokumentuei erreparatuz galdera hauek erantzuten saiatu gara:

  • Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur Hezkuntzan indarrean dagoen Curriculuma? Eta estatu mailan?
  • Zer da Curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin? Zeintzuk dira curriculumaren zehaztapen mailak? Ze mailan dago eskolako heziketa proiektua? Eta Unitate Didaktikoa?
  • Nola dago estrukturatua Curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?
  • Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harremana dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zeharkako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?
  • Zer dira “eduki-deklaratiboak”,  prozedurazko eta jarrerazko edukiak? Ze harremana dute konpetentziekin?
  • Ze elementu agertzen dira curriculumean? Eta zer dira esperientzia eremuak?
  • Zer dira proiektuak eta ekintzak?
  • Zeintzuk dira unitate didaktiko, sekuentzia didaktiko eta proiektu bidezko ikaskuntza planifikatzearen arteko desberdintasunak?
  • Zeintzuk dira planifikazio batek kontutan hartu behar dituen elementuak?
  • Zeintzuk izan daitezke oinarrizko konpetentzien garapenera oinarritutako ekintza baten osagaiak (componentes)? (Konpetentzia, kontestua-egoera, baliabideak, edukiak)
  • Hau lortzeko ze eredu eta estrategia desberdinak ezagutzen dituzu (irakurritako testuen zenbait agertzen dira?

Hemen uzten dut curriculumaren link-a norbair ausartzen bada galdera hauei erantzuten. Animo! 


Aste honekin bukatzeko, egelan dauden dokumentuak, edo beste batera esanda; gaiak, inprimatuta eraman behar izan ditugu klasera. Irakasleak dokumentu horiek lau zatitan banatu eta taldearen artean banatu izan ditugu. Nire taldean Maitane Lopez, Maitane Saenz de Navarrete, Borja Ruiz de Velascko eta laurok gaude. Taldekide bakoitzak bere zatia irakurri, ulertu eta azpimarratu behar du, bi aste barru taldekideei azaltzeko. 

Niri egokitutako zatia "Edukiak" du izena eta hau esaten da: 

  • Eduki hitzaren definizioa
  • Edukiak aukeratzeko irizpideak
  • Edukiak nola aukeratu eta sekuentziatu
  • Irizpide motak: lineala eta konplexua
  • Edukiak LOGSE-ren arabera
    • 3 eremu:
      1. Nortasuna eta Autonomia Pertsonala
      2. Ingurune soziala
      3. Komunikazioa eta Errepresentazioa
    • Eremuen eduki horiek hiru multzotan sailkatuta daude:
      • Kontzeptualak
      • Prozedurazkoak
      • Jarrerazkoak
  • OCDren artikuluak
    • 15. artikulua: Curriculumaren hiru eremuak
      1. Norberaren Ezagutza eta Autonomia Pertsonala
      2. Inguruaren ezaguera
      3. Hizkuntzak: Komunikazioa eta Adierazpena
    • Eremu bakoitzaren barruan bi ziklo daude eta ziklo bakoitzaren barruan hainbat bloke.
Honekin bukatu da aste hau. Hurrengora arte lagunok!

miércoles, 24 de febrero de 2016

Tonuccirekin jarraituz

Arratsaldeon! Gaurko sarreran klaseko hirugarren astean agindakoari buruz hitz egingo dizuet. 

Astelehenean, Tonucciren bideoekin jarraitu genuen, baita bertan esaten zuten apunteak hartzen ere. Gaurkoan gure irakasleak, bideoa ikusten dugun bitartean hartutako apunteak entregatzeko eskatu digu. Tonucciren bideoen hirugarren eta laugarren zatiak ikusi ditugu eta hurrengo edukiei buruz hitz egiten da:
  • Politikariek hezkuntzaz gehiago arduratu behar dira eta gehiago inbertitu behar dute 
  • Eskola on bat ez du sufrimendurik eragin behar
  • Gurasoek ez baldin badute haien haurrek egindako ariketen fitxak ikusten ez dira konforme geratzen
  • Eskolak ematen dizkien ezagutzak ikaskuntzaren oinarri dira
  • Aniztasuna
  • Materialak
  • Ebaluaketa

Bideo 3

Bideo 4 

Astezakeneko klasean irakasleak musika klasikoa jarri egin zuen hobeto lan egiteko asmoarekin, baina niri, pertsonalki, ez zait batere gustatu. Ez dut musika klasikoa gustoko eta gainera eguneko lehen orduan entzutea ez du laguntzen. 

Klasearekin hasteko irakasleak galdera batzuen bidez husnarketara bultzatu gaitu.

- Zer pentsatzen dugu haurrarengan?
- Zer pentsatzen dugu haurreskolarengan? 

Galdera hauek orri batean erantzuteko eskatu digu irakasleak eta horren ostean denon artean komentatu ditugu. Bukatzeko irakaleak eskatu digu dokumentu batzuk inprimatzeko, zeren hurrengo klasean erabiliko ditugu.

Ostiraleko klasean aurreko egunean eskatutako dokumentuak ("De las programaciones didácticas a la unidad didáctica1 : incorporación de competencias básicas2 y la concreción de tareas" eta "237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa") taldekideen artean banandu behar izan ditugu. Testu horiek irakurri eta ulertutakoa orri batean idatzi behar dugu. idatzitko orri hori gero irakasleak hartuko du. 

Nire taldekidea eta bioi egokitutako dokumentua ikusi genuenean ez dugu jakin nondik hartu eta gainetik ikusi eta gero lanean aritu gara. Testu osoa irakurri eta testuan bertan apunteak hartu ditu, horren ostean irakasleak esan bezala orri batean idazteari ekin diogu eta konturatu gabe klasea bukatu izan da.

Honekin, bukatu da gure didaktikaren hirugarren astea. Ze astiro igaro zaidan aste hau...