sábado, 21 de mayo de 2016

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua

Hemen nago berriro irakurle kuttunak. Sarrera honetan, irakasleak eskatutako gai bati burruz hitz egingo dizuet eta honen ostean nire kurtsoko hausnarketa labur bat ere izango duzue. 

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua irakaslearen eta ikaslearen arteko informazioo trukea da. Prozesu honek hezkuntza bere osotasunean hartzen du. Prozesu hau aurrera ondo joateko, ikaskuntza esanguratsua gertatu behar da; zertan datza proposamen hau? 

  • Irakasleek ikasleen interesak kontuan hartu behar dituzte
  • Ikasleen aurreezagutzetatik abiatu behar dira
  • Eguneroko bizitzaren egoera errealak edo hauen simulazioa erabili behar dute.
  • Funtzionaltasuna eta alderdi praktikoak dituzten jarduerak proposatu behar dira, honela haurren erroknak agerian utziz
  • Ekintzei zergati bat eta aplikazioa eman
  • Aspektu ludikoak erabili: jolasa, manipulazioa, esperimentazioa

Ezaugarri honetan aparte, badaude gehiago, baina nire ustez hauek dira garrantzitsuenak. 
Lehen esan bezala hezkuntza prozesua bere osotasunean hartzen du, eta honen he
lburuak hurrengoak dira:

  • Pentsamenduaren estrukturazioaren, sortzeko gaitasunaren, espresio pertsonalaren formen eta ahozko komunikazio eta komunikazio grafikoaren prozesua sustatzea
  • Sentso-motorran, aldarrikapen ludiko eta estetikoan, kiroletan eta artean, hazkunde sozio-afektiboan eta balore etikoetan haurren hazkunde prozesua hobetzea.
  • Integrazio sozialean, taldeko elkarbizitzan, solidaritatean eta kooperazioan, eta ingurumenaren kontserbazioan ohiturak estimulatu.
  • Hezkuntza instituzio eta familiaren arteko lotura indartu.
  • Desberdintasun fisiko, psikiko eta sozialak aurreikusi eta hauetaz arduratu. Hauek orden biologiko, nutrizional, familiar eta ingurumenean oinarrituak egoten dira.

Hasieran azaldutako prozesuarekin jarraituz, esan beharra dago ez dagoel hau gauzatzeko bide bakarra; bakoitzak berea izango du; baina nire ustez bakoitzak prozesu hau hobeto gauzatzeko hurrengo itemak kontuan hartu beharko genituzke. 
  • Gutxiago fijatu gustatzen ez zaizkizun gauzetan eta gehiago zure alde dituzunetan
  • Baloratu berria eta desberdina dena zure adimenarentzat arrotza izan arren
  • Didaktika egitera ausartu
  • Etengabe behatu, zure barruan, zein kanpoan
  • Elkarrezagutza eta elkarlana zaindu
Honekin jarraitzeko klasean jarritako bideo bat usten dizuet atxikiturik. Niretzat interesgarria ian da eta pentsatzeko era aldatzeko baliogarria. 



Sarrera honekin bukatzeko irakasgai honen nire hausnarketa utziko dizuet. 


Hasteko, esan behar dut, aurrera eramandako metodologia nire gustokoa izan dela biana, nik beste era batera proposatuko nukeela. Ondo deritzot azterketarik ez egoteari, zeren azken finean da, momentu konkretu baterako barneratzen den informazio guztia "bomitatzea". Nire ustez azterketa batean ez da baloratzen kurtsoan zehar egindako ezer, soilik momentu horretarako ikasitakoa.

Bestetik, badago alde bat ez zaidana gustatu, eta da irakasleak ez digula klaserik eman. apuntean eskaini eta guk gure kabuz informazioa bilatzea ez da nire gustokoa izan. Egia da, ikasle moduan gure baliabideak bilatu behar ditugula baina gutxienez horrekin hasteko laguntza pixka bat ez dago gaizki. 

Bloggari dagokionez, klasean adi egoteko pizgarri bat izan da. Azken finean bloggean idatzi beharrekoa klasean bizi izandako esperientziak edo edukiak idaztea izan da; eta horretarako klasean adi egon behar izan dut. Egia da batzuetan nik aukeratutako sarrerak egin ditudala baina hau gertatu da, klasean aste bat baino gehiago erabili dugulako gai berdinari burruz hitz egiteko. 

Hausnarketa honekin bukatzeko, esan behar dut ez dela izan irakasgai astuna, aurrera eramateko baliabideak nahiko dinamikoak izan dira eta hori asko gustatu zait. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario