sábado, 21 de mayo de 2016

Kurtsoari agurra

Irakurle maiteak, gaur triste nago. Hau nire bloggaren azken sarrera izango da. Kurtsoa bukatu egin da eta honekin batera blogg hau. 






Sarrera honetan, nire nahia, azken lauhilabete honen laburpen bat egite da; horretarako, jarraian atxikituta uzten dizuet nire bloggaren sarrera guztien estekak. 


  1. Ongi etorria: sarrera hau bloggaren lehenengo sarrera izan zen. Bertan, nire aurkezpen bat idatzi nuen esanez zer ikasten dudan eta blogg honen zergatia. 
  2. Tonucci (1): sarrera honetan eta hurrengoan Tonucciren inguruko bideoak ikusi eta gero egindako laburpen eta hausnarketa txikotxo bat utzi nuen idatzita. 
  3. Tonucci (2)
  4. Curriculum dekretua: klasean dokumentu honekin lan egi eta gero aproposa iruditu zitzaidan honi buruzko sarrertatxo bat egitea. Sarrera honetan klasean egindako hainbat galdera utzi nituen idatzirik, curriculum dekretuaren dokumentua eta klasean lan gindako nire zatia: Edukiak.
  5. Arizmendi ikastola: sarrera honen bidez Arizmendi ikastolaren funtzionamenduari buruzko hainbat datu eta bideo bat (oso interesgarria gainera) utzi nituen eskegirik. 
  6. Emmi Pikler eta Loczy metodologia: klasean Loczy-ri buruzko pelikula bat ikusi dugu eta honi buruz hoitz egitea aproposa iruditu zitzaidan. Sarrera honetan, Emmi pikler-en bizitzari burruzko hainbat datu azalduta ageri dira; honetaz aparte pelikularen linka ere utzi dut eskegita. 
  7. Zer da unitate didaktiko bat?: sarrera honen bidez unitate didaktiko bat zer den azaldu nahi ian nuen, horretarako gelakide batzuk egindako aurkepenaz baliatu nintzen.
  8. Montessori: gaur egun gero eta ospetsuago bihurtzen ari den metodologia dugu sarrera honetan. Nik gradutik natorrela, berezia iruditu zitzaidan honi buruz hitz egitea, eta ondorioz sarrera hau egin nuen. 
  9. Motibazioa: klasean egindako lan bat aprobetzatuz motibazioari buruz hitz egin nuen. Zergatik gia hau? Ba haurrak motibatuta izatea ezinbesteko gauza bat delako bai haur hezkuntzan bai lehen hezkuntzan. 
  10. Haurreskolen lana eta zeregina: irakasleak gelan bideo batzuk jarri zizkigun zeinetan haurreskolek nola funtzionatzen duten ikusten zen. Zergatik sarrera hau? Ba
  11. Badatoz oporrak: Malaguzziren metodologiari buruzko sarrera honetan, sortzaileraren bizitza, aurrera eramandako metodologiaren ezaugarriak eta metodologia honekin loturiko olerki bat eskegirik utzi dut. 
  12. Hezkuntza Emozionala: klasean emandako gai bat izan da, honen inguruan esan beharrekooa da: bai haur hezkuntzan bai lehen hezkuntzan irakasle batek jakin behar duela nola landu emozioak gelan. haurrek haien emozioen kontrola izaten ikasi behar dute eta ez lotsagatik edo haien sentimenduak izkutatu. 
  13. Waldorf pedagogia: sarrera honen bidez metodologia honen sorrera eta honi burruzko hainbat datu eskaintzen ditut. 
  14. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua: irakasleak proposatutako gai honen inguruko informazioa eta nire hausnarketa pertsonala kurtsoari buruz aurkituko duzue sarrera honetan. 
  15. Kurtsoari agurra: sarrera honetan lauhilabetean zehar egindako sarrera guztien laburpentxo bat aurkituko duzue. 



Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua

Hemen nago berriro irakurle kuttunak. Sarrera honetan, irakasleak eskatutako gai bati burruz hitz egingo dizuet eta honen ostean nire kurtsoko hausnarketa labur bat ere izango duzue. 

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua irakaslearen eta ikaslearen arteko informazioo trukea da. Prozesu honek hezkuntza bere osotasunean hartzen du. Prozesu hau aurrera ondo joateko, ikaskuntza esanguratsua gertatu behar da; zertan datza proposamen hau? 

  • Irakasleek ikasleen interesak kontuan hartu behar dituzte
  • Ikasleen aurreezagutzetatik abiatu behar dira
  • Eguneroko bizitzaren egoera errealak edo hauen simulazioa erabili behar dute.
  • Funtzionaltasuna eta alderdi praktikoak dituzten jarduerak proposatu behar dira, honela haurren erroknak agerian utziz
  • Ekintzei zergati bat eta aplikazioa eman
  • Aspektu ludikoak erabili: jolasa, manipulazioa, esperimentazioa

Ezaugarri honetan aparte, badaude gehiago, baina nire ustez hauek dira garrantzitsuenak. 
Lehen esan bezala hezkuntza prozesua bere osotasunean hartzen du, eta honen he
lburuak hurrengoak dira:

  • Pentsamenduaren estrukturazioaren, sortzeko gaitasunaren, espresio pertsonalaren formen eta ahozko komunikazio eta komunikazio grafikoaren prozesua sustatzea
  • Sentso-motorran, aldarrikapen ludiko eta estetikoan, kiroletan eta artean, hazkunde sozio-afektiboan eta balore etikoetan haurren hazkunde prozesua hobetzea.
  • Integrazio sozialean, taldeko elkarbizitzan, solidaritatean eta kooperazioan, eta ingurumenaren kontserbazioan ohiturak estimulatu.
  • Hezkuntza instituzio eta familiaren arteko lotura indartu.
  • Desberdintasun fisiko, psikiko eta sozialak aurreikusi eta hauetaz arduratu. Hauek orden biologiko, nutrizional, familiar eta ingurumenean oinarrituak egoten dira.

Hasieran azaldutako prozesuarekin jarraituz, esan beharra dago ez dagoel hau gauzatzeko bide bakarra; bakoitzak berea izango du; baina nire ustez bakoitzak prozesu hau hobeto gauzatzeko hurrengo itemak kontuan hartu beharko genituzke. 
  • Gutxiago fijatu gustatzen ez zaizkizun gauzetan eta gehiago zure alde dituzunetan
  • Baloratu berria eta desberdina dena zure adimenarentzat arrotza izan arren
  • Didaktika egitera ausartu
  • Etengabe behatu, zure barruan, zein kanpoan
  • Elkarrezagutza eta elkarlana zaindu
Honekin jarraitzeko klasean jarritako bideo bat usten dizuet atxikiturik. Niretzat interesgarria ian da eta pentsatzeko era aldatzeko baliogarria. 



Sarrera honekin bukatzeko irakasgai honen nire hausnarketa utziko dizuet. 


Hasteko, esan behar dut, aurrera eramandako metodologia nire gustokoa izan dela biana, nik beste era batera proposatuko nukeela. Ondo deritzot azterketarik ez egoteari, zeren azken finean da, momentu konkretu baterako barneratzen den informazio guztia "bomitatzea". Nire ustez azterketa batean ez da baloratzen kurtsoan zehar egindako ezer, soilik momentu horretarako ikasitakoa.

Bestetik, badago alde bat ez zaidana gustatu, eta da irakasleak ez digula klaserik eman. apuntean eskaini eta guk gure kabuz informazioa bilatzea ez da nire gustokoa izan. Egia da, ikasle moduan gure baliabideak bilatu behar ditugula baina gutxienez horrekin hasteko laguntza pixka bat ez dago gaizki. 

Bloggari dagokionez, klasean adi egoteko pizgarri bat izan da. Azken finean bloggean idatzi beharrekoa klasean bizi izandako esperientziak edo edukiak idaztea izan da; eta horretarako klasean adi egon behar izan dut. Egia da batzuetan nik aukeratutako sarrerak egin ditudala baina hau gertatu da, klasean aste bat baino gehiago erabili dugulako gai berdinari burruz hitz egiteko. 

Hausnarketa honekin bukatzeko, esan behar dut ez dela izan irakasgai astuna, aurrera eramateko baliabideak nahiko dinamikoak izan dira eta hori asko gustatu zait. 

viernes, 20 de mayo de 2016

Waldorf Pedagogia

Kaixo berriro nire irakurle kuttunak, sarrera honetan interesgarria iruditu zaidan beste metodologiari buruz hitz egingo dizuet: Waldorf Pedagogia. 

Waldorf pedagogia XX. mendean Rudolf Steiner filosofoak sortutako pedagogia da. Filosofoa izateaz aparte, Steiner esoterista ere zen; eta pedagogia honen hasiera hurrengoan oinarritzen zen: berak izandako esperientzia mistikoetan. Filosofo honek esaten zuenaren arabera, gizakiak dituen gaitasuna 7 urteko hiru etapetan banatzen dira; lehenengoa 0tik 7 urtera, bigarrena: 7tik 14 urtera eta hirugarrena:14tik 21 urtera. bide honetan, gizakiaren heldutasuna lortzen da. 

1919an Stuttgarreko zigarrilo fabrika batean zegoenean bertako langileei hitz egin zien, azalduz sozietateak berrikuntza bat behar zuela, hau ordenatzeko era berri bat baita bizitza politikoa kulturala eta ekonomikoa. Fabrikaren jabeari ideia hau pilo gustatu zitzaion eta eskaini zion Steinerri eskola bat egitea, non bere lantegiko langilleen haurra heziko zituen ingurune libre batean politikari edo ekonomiari erreparatu gabe. Horrela sortu egin zen lehenengo Waldorf eskola.

Handik gutxira, gero eta Waldorf eskola gehiago joan ziren sortzen Alemanian eta beranduago Europa osotik zabaldu zen eskola berri hau.

Erregimen nazia indarrean egon zen bitartean Waldorf eskolak desagertu egin ziren, gero II mundo gerra bukatu zenean berriro agertu egin ziren.

Waldorf metodoa hezkuntza arloan ezagunenetariko pedaogia da. Pedagogia honek haur bakoitzaren garapen indibiduala bilatzen du, inguru libre batean azterketarik gabe eta garrantzi handia emanez arteari eta eskulanei. Gizakiaren kontzepzioa zabla eta integrala da, horregatik esaten da metodologia hau haurraren gaitasunak eta trebetasunak garatzea errazten duela. Waldorf pedagogiak garrantzia bera ematen dio edukiei zein haiek eskuratzeko erabiltzen den bideari eta honela utzi zuen Steinerrek adierazita: "En la vida, más valioso que el saber es el camino que se hace para adquirirlo."

Antonio Malagonen esanetan; pedagogia mota hau, hain da arrakastatsua zeren gako oso garrantsitzu batzuk betetzen dituen; hala nola: gurasoen parte hartzea umeen egunerokotasunean, irakasleen etengabeko heziketa eta haur bakoitzaren heldutasunaren garapeneko atzentzioa. Gizon hau, Espainiako Waldorf eskoletako elkartearen presidentea da.

Waldorf pedagogiaren xede nagusia da haur bakoitzaren indibidualtasuna garatzea, haurrak berak dituen talentuez lagunduta eta izan ditzakeen zailtasunetan euskarri izanez. Haurra bere osotasunean garatzea zaiatzen da metodologia hau, horregatik lantzen da bereziki bere ezagutza familiarekiko.

Antonio Malagón: 'El mayor beneficio es que llegue a tener fuerza y criterios en la vida para guiarse a sí mismo con autonomía y de forma solidaria'.

       Pedagogia honetan curriculum ofizialean agertzen diren irakasgaiaz aparte beste batzuk ere lantzen dira; adibidez: irakasgai artistikoak, beste era batera esanda: musika, dantza, teatroa, pintura… Irakasgai hauek elementu naturalekin (artilea, egurra, harria, lokatza…) eramaten dira aurrera. Horrela huarraren sormena eta penstamendua garatuko da porposatutako ariketak aurrera eramanez eta ahalik eta modurik onenean. Hizkuntzaren arloari begira, lehen hezkuntzako lehenengo mailatik aurrera ingelesa eta alemanera ikasten dute haurrek.

                                     
        Steinerrek sortutako eskola mota berri hau berrikuntza bat proposatzen du belaunaldi batek beste batetik ikasten duelako; edo horrela adierazten du behintzat pedagogiaren sortzaileak. Elkarrenganako hezkuntza hau modu artistiko batean aurrera eramaten bada, lagungarria izan daiteke etorkizuean  diskurtsoak, konferentzia, esposaketak, proiektuak… egiterako orduan. 

     Bukatzeko, esan beharra dago, gaur egun, 1026 Waldorf eskola, 2000 haurreskola eta 646 heziketa berezia behar duten haurrentzako zentruak daudela 60 herrialde desberdinetan banaturik. 






Hezkuntza Emozionala

Hemen nago berriz irakurle maiteok, gaurko sarrera honetan Hezkuntza emozionalari buruz hitz egingo dizuet. Zergatik gai hau? Ba aste honetan Hezkuntzaren psikologian aurkezpen bat egin dugulako eta interesgarria iruditu zait honi buruzko informazioa zuei eskaintzea. 

Gai honekin hasteko hainbat kontzeptu jorratuko ditut; besteak beste:  

Definizioa:
•Une batez eta bat-batean, gizabanakoaren egitura psikofisikoaren oreka aldatzen duen egoera afektiboa.

Erantzun emozionalen motak:
• Neurofisiologikoa:  prebentzioa, izerdia…
• Portaerakoa: garrasia, ikara-aurpegia, muskuluen tentsioa…

• Kognitiboa: egoera horrekiko eta antzerakoekiko beldurra.

Zer da hezkuntza emozionala?


Nor bere emozioez jabetzea da, horiek identifikatzea eta ulertzea; baita besteenez jabetu eta haiek identifikatzea ere.
Bi adimen mota hartu izan dira kontuan: hizkuntzarako adimena eta logika-matematikarako adimena.  Gaur egun, ordea, azken teoria eta ikerketa guztiak kontutan izanda, Howard Gadner-en ”Adimen Anitzen Teoria” oinarrituta, argi gelditu da pertsonak ez duela adimen mota bat bakarrik.
Ikuspuntu horrek sekulako eragina izan du hezkuntza mailan. Horren arabera, edozeinek onartzen du hainbat arlotan zailtasunak dituen ikasle bat beste arlo batzuetan trebea izan daitekeela eta, beraz, eskolak trebetasun edo gainerako adimen mota horiek antzeman eta horiek garatzen lagundu beharko liokeela ikasleari.

Adimen anitzak


Zertan laguntzen gaitu? 

Norbere emozioen ezagutza hobea lortzen.
• Besteen emozioak identifikatzen.
• Norbere emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzen.
• Emozio negatiboen ondorio kaltegarriei aurre hartzen.
• Emozio positiboak sorrarazteko gaitasuna garatzen.
• Norbere burua motibatzeko gaitasuna garatzen.
• Bizitzan jarrera baikorra izaten.
• Osasunez nahiz emozionalki gehiago zaintzen.
• Gure buruarekin ondo sentitzen: norbere ongizatea hobetzen.
• Besteekin elkarbizitzen eta harreman emankorragoak egiten.
• Bizi dugun guztia ikasgai bihurtzen.

Hezkuntza emozionala lantzeko garatu beharreko 5 konpetentzia emozionalak.


1.-Kontzientzia Emozionala:
Konpetentzia honetan Autoezagutza garatzea litzateke garrantzitsuena. Baina zer da autoezagutza?

Autoezagutza, norberak bere burua ondo ezagutzean datza. Norberak zein trebetasun dituen, trebetasun horiek ahalik eta gehien landu eta azaleratzeko; eta zein ahulezi dituen, ahulezi horiek ahalik eta gehien landuz konpentsatzen joateko. Autoezagutza hainbat egoeren aurrean sentitzen duguna identifikatzeko ahalmena izatean datza, identifikatzen dugun emozio hori zergatik sortu den, eta baita zerk eragin duen ere.

2.- Erregulazio Emozionala:
Gure emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da.

3.-Autonomia Emozionala:
Norberak bere burua gobernatzeko ahalmena izatean datza. Horretarako, ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
  • Autoestimua
  • Jarrera baikorra
  • Erantzunak hartzen jakitea
  • Arau sozialen analisi kritikoa egitea
  • Laguntza eta baliabideak bilatzea
  • Autoefikazia

4.-Trebetasun Sozio-Emozionalak:
Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna da. Honetan ere ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
  • Oinarrizko trebetasun sozialak
  • Gainerakoekiko errespetua
  • Entzute aktiboa
  • Emozioak konpartitzea eta enpatia
  • Portaera prosozial eta kooperatiboa
  • Asertibitatea

5.-Bizitzarako trebetasunak:
Egunero-egunero suertatzen zaizkigun zailtasunei aurre egiteko garatzen ditugun estrategiakizango lirateke:
  • Bizitzarako trebetasunak
  • Arazoak identifikatzea
  • Helburuak finkatzea
  • Gatazkak konpontzen jakitea
  • Negoziazioa
  • Ongizate Subjektiboa

Adimen emozional eskolan

Eskolan adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute, emozioak maneiatzen azkar ikasten duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen dituztela eskolan. Adimen emozionala landuz gero, taldea gehiago bateratu egiten da eta bide batez talde lana sustatu daiteke.
Emozioak eskolan lantzeko, oso garrantzitsua da haurren arteko giro on eta lasaigarri bat sortzea. Haurrek bere emozioak adierazteko askatasuna izan behar dute eta entzunda eta errespetatuak sentitu behar dira.
Amaitzeko, ipatzekoa da ere, adimen emozionala lantzeko baliabideak oso eskasak direla. Arazoa da, badagoela oraindik ere jende asko pentsatzen duena emozioak lantzean beste gaitasun garrantzitsuei denbora kentzen zaiola, matematikei adibidez; hori dela eta, badaude eskola gehiegi ez dituztenak emozioak lantzen eta baliabideak zein irakasleen formakuntza eskasak dira arlo honetan.

Noiz landu dezakegu hezkuntza emozionala?


1.- Tutoretza-planetik: Tutoreak eta aholkularia/orientatzailea… petsona garrantzitsuak dira haurrari laguntzeko.

2.- Curriculumetik: Hezkuntza emozionalarekin lotura duten edukiak eta metodologia aproposak proposatu behar zaizkie ikasleen artean elkarreragina eta erregulazio emozionala indartzeko.

3.- Hiritarrentzako hezkuntza: Elkarbizitzarako beharrezkoak diren kontzeptu, trebetasun eta jarrerak garatzeko esparru berri honetan, baliagarria izango litzateke konpetentzia emozionalak lantzea.

Oinarrizko Konpetentziak eta Gaitasunak

Oinarrizko Hezkuntzak planteatzen dituen azken xedeak lortu ahal izeteko, curriculumak aspektu batzuk integratu beharko ditu; ikaslea geroagoko trebatu behar duenak, baina pertsonaren garapen osoaren dimentsio guztiak integratuz, hau da, egiten jakitera bideratuagoa.
Oinarrizko konpetentziak:
  • Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
  • Ikasten ikasteko gaitasuna
  • Matematikarako gaitasuna
  • Hizkuntza kominkaziorako gaitasuna
  • Informazioa tratatzeok eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
  • Norberaren-autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Zer metodologia motek errazten dute gure ikasleen garapen emozionala edozein arlotan?


Ikasketa kooperatiboaren estrategiak landu: talde lan
egituratua arlo desberdinetako helburuak denok lortzeko

Talde-proiektuak: ikerketa lan-taldeak

Puzzle: gai baten atalak bereiztu ikasleek besteengandik ikas  dezaten eta besteei irakas diezaieten.

Beste edonori feedback-a eskaini

Besteengandik datorren feedback-a jaso: norberaren lanaz.... beste pertsona baten iritzia onartu

Zer irakasle mota errazten du bere ikasleen garapen emozionala?

  • Elkarrizketan eta adostasun prozesuetan oinarritzen dena
  • Irakasleak emozioen hezkuntzan trebatuta
  • Emozioen eta sentimenduen adierazpen kontrolatua onartzen duena (ez ditu itoarazten, ereduak eskaintzen ditu...)
  • Ikaste-irakaste prozesuetan, pertsonen arteko harremanak indartzen dituzten metodologiak aplikatzen ditu

Hezkuntza emozionala Haur Hezkuntzan

Lehenik eta behin, giro bat sortu behar da haurra emozionalki seguru sentitzeko.

Irakasleak haurrarentzat atxikimenduko irudi izan behar du. Zer egin horretarako? Haurra erantzun, ulertu, ukitu, aurpegira begiratu, denbora eskaini...

Behin haurra seguru sentitzen denean, orduan has gaitezke beste alor hauek lantzen:
  • Emozioen kontzientzia hartzea
  • Sentitzen dutena izendatzen laguntzea
  • Besteen emozioez jabetzea
  • Nola espresatzen dituzten jabetzea
  • Ulertzea zergatik hunkitzen diren besteak; enpatia;
  • Edozerk  ikastea ez duela balio, alegia, sentimendu guztiak zilegi direla (baita amorrua, inbidia edo jeloskortasuna ere).
  • Asebetetze unea atzeratzen irakastea.

Zer egin dezakae irakasleak HHn haurrek Hezkuntza emozionala gara dezaten?

Eguneroko bizitza eta haur horien emozioak; haurreskolan haurrek oso sarri adierazten dituzte emozioak ez dago zertan proposatu behar emoziorik “gaur beldurra landuko dugu” esanez. Hitz egin lasai horietaz, eta ikusarazi beldur horiek, kezka horiek erabat normalak direla, denok ditugula.
Eguneroko bizitzan beste baliabide bat da gatazkak erabiltzea, borrokak, bazterketak eta, azken batean, sufrimenduaren edozein agerpen baliatzea gelan enpatia garatzeko eta bestearen lekuan jartzeko gaitasuna sakontzeko.
Bestetik, irakaslea eredu den aldetik, haurrei erakusten die berak nola adierazten duen poza, harrotasuna, amorrua… eta gehiegikeriaz jokatzen duenean, ikasten badu esaten: “Garrasi egin dizut eta barkatu, zeren haserretu naiteke eta ondo dago gainera haserretzea, baina horregatik ez dizut zertan garrasirik egin”. Honela haurrei ematen dien lezioa izugarria da barkamena eskatzen, kulpa kudeatzen eta eragindako mina konpontzen irakasten baitie.

Ondorioak

■Trebetasun sozial eta pertsonarteko harreman asegarri gehiago izatea.
■Norbere buruari kalte egiteko pentsamenduak izateko joera gutxitzea, eta autoestimua handitzea.
■ Indarkeria eta eraso kopurua gutxitzea.
■Jarrera antisozial edo desegokia gutxitzea.
■Ikasleak gelatik gutxiago kaleratzea.
■Emaitza akademikoak hobetzea.
■Droga-kontsumoan ikasle gutxiago hastea.
■Ikasleak eskolan, gizartean eta familian hobeto moldatzea.
■Tristura eta depresioaren sintomak gutxitzea.
■Antsietatea eta estresa gutxitzea.

Badatoz oporrak!!

Egun on irakurle kuttunak!

Aste santuko oporrak ailegatu dira!!

Aste honetako sarrera nik aukeratutako gai bati buruz izango da. Izan ere, aste hau oso laburra izan da (3 egunekoa) eta ez dago klasean egindako zer edo zer garrantzitsurik esateko. 

Nik aukeratutako gaia Loris Malaguzziren metodologia izan da.


Loris Malaguzzi Corregion jaio zen 1920an eta 1994an hil egin zen. Malaguzzik haurtzaroa Reggio Emilian igaro zuen. 1930. Urtera arte lehen hezkuntzako ikasketak burutu zituen eta ondoren Principessa de Napoliko institutuan egin zituen ikasketak. Hauek bukatzean Reggio Emiliara bueltatu eta maisu lanak egiten hasi zen. 19 urterekin beste hiri batera bidali zuten maisu bezala eta han hezitzaile paperaren zentzua aurkitu zuen.  

Malaguzzik Reggio Emilia metodologiaren bultzatzailea izan zen. Reggio Emiliako lehen ikastetxeak gurasoen ekimenaren ondorioz hasi ziren eraikitzen, bigarren mundu gerrak sortutako kalteak gainditu nahian. Zentro horiek autogestionatuak ziren hasieran, baina 1960ko hamarkadan udal eskola bihurtu ziren. 

Hasieran metodologia hau haur eskoletan batez ere jarri zen indarrean. Huek, bi ziklotan banatuta daude: 0-3 urte bitartekoak eta 3-6 urte bitartekoak. 
Malaguzzik 55 urtetan zehar esperientzia desberdinak ikertu, esperimentatu eta burutu zituen Reggio Emilian, nazioartean ezaguna bilakatuz.



Reggio Emiliako proiektuaren muina haurra da, gizartearen parte den gizabanako bezala ulertua. Hortaz, betebeharrak ahaztu gabe, haurren eskubideak aldarrikatzen ditu. Eskola komunitateko, zein umearen inguruko kide guztien partaidetza oso garrantzitsua da, eta denen arteko elkarbizitza oinarrizkoa da.

Espazioaren eta materialen antolakuntzari ere garrantzi handia ematen zaio, haurrak esperimenta dezan. Horrela, haurren arteko topaketak, komunikazioa eta harremanak sustatzen dira.



Hezitzaileari dagokionez, ikaskuntzaren kide eta ikerlari bezala ikusten da. Talde bakoitzean bi hezitzaile daude eta era berean, etengabeko prestakuntza daukate. Haurrekin gaiak lantzeko orduan,  proiektuetan oinarritzen dira, ez programazioetan, hau da : ekintzak gauzatzeko proposamenak zehaztu gabe egon behar dira. Iraupen desberdineko proiektuen bidez egiten dute lan, haurren kultura, ideia edo irudizkoetatik abiatuz.


Bukatzeko Reggio Emilia metodologiak, haurren inguruko olerki bat dauka; hurrengo bideoan atxikiturik usten dizuedana.