viernes, 20 de mayo de 2016

Hezkuntza Emozionala

Hemen nago berriz irakurle maiteok, gaurko sarrera honetan Hezkuntza emozionalari buruz hitz egingo dizuet. Zergatik gai hau? Ba aste honetan Hezkuntzaren psikologian aurkezpen bat egin dugulako eta interesgarria iruditu zait honi buruzko informazioa zuei eskaintzea. 

Gai honekin hasteko hainbat kontzeptu jorratuko ditut; besteak beste:  

Definizioa:
•Une batez eta bat-batean, gizabanakoaren egitura psikofisikoaren oreka aldatzen duen egoera afektiboa.

Erantzun emozionalen motak:
• Neurofisiologikoa:  prebentzioa, izerdia…
• Portaerakoa: garrasia, ikara-aurpegia, muskuluen tentsioa…

• Kognitiboa: egoera horrekiko eta antzerakoekiko beldurra.

Zer da hezkuntza emozionala?


Nor bere emozioez jabetzea da, horiek identifikatzea eta ulertzea; baita besteenez jabetu eta haiek identifikatzea ere.
Bi adimen mota hartu izan dira kontuan: hizkuntzarako adimena eta logika-matematikarako adimena.  Gaur egun, ordea, azken teoria eta ikerketa guztiak kontutan izanda, Howard Gadner-en ”Adimen Anitzen Teoria” oinarrituta, argi gelditu da pertsonak ez duela adimen mota bat bakarrik.
Ikuspuntu horrek sekulako eragina izan du hezkuntza mailan. Horren arabera, edozeinek onartzen du hainbat arlotan zailtasunak dituen ikasle bat beste arlo batzuetan trebea izan daitekeela eta, beraz, eskolak trebetasun edo gainerako adimen mota horiek antzeman eta horiek garatzen lagundu beharko liokeela ikasleari.

Adimen anitzak


Zertan laguntzen gaitu? 

Norbere emozioen ezagutza hobea lortzen.
• Besteen emozioak identifikatzen.
• Norbere emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzen.
• Emozio negatiboen ondorio kaltegarriei aurre hartzen.
• Emozio positiboak sorrarazteko gaitasuna garatzen.
• Norbere burua motibatzeko gaitasuna garatzen.
• Bizitzan jarrera baikorra izaten.
• Osasunez nahiz emozionalki gehiago zaintzen.
• Gure buruarekin ondo sentitzen: norbere ongizatea hobetzen.
• Besteekin elkarbizitzen eta harreman emankorragoak egiten.
• Bizi dugun guztia ikasgai bihurtzen.

Hezkuntza emozionala lantzeko garatu beharreko 5 konpetentzia emozionalak.


1.-Kontzientzia Emozionala:
Konpetentzia honetan Autoezagutza garatzea litzateke garrantzitsuena. Baina zer da autoezagutza?

Autoezagutza, norberak bere burua ondo ezagutzean datza. Norberak zein trebetasun dituen, trebetasun horiek ahalik eta gehien landu eta azaleratzeko; eta zein ahulezi dituen, ahulezi horiek ahalik eta gehien landuz konpentsatzen joateko. Autoezagutza hainbat egoeren aurrean sentitzen duguna identifikatzeko ahalmena izatean datza, identifikatzen dugun emozio hori zergatik sortu den, eta baita zerk eragin duen ere.

2.- Erregulazio Emozionala:
Gure emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da.

3.-Autonomia Emozionala:
Norberak bere burua gobernatzeko ahalmena izatean datza. Horretarako, ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
  • Autoestimua
  • Jarrera baikorra
  • Erantzunak hartzen jakitea
  • Arau sozialen analisi kritikoa egitea
  • Laguntza eta baliabideak bilatzea
  • Autoefikazia

4.-Trebetasun Sozio-Emozionalak:
Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna da. Honetan ere ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
  • Oinarrizko trebetasun sozialak
  • Gainerakoekiko errespetua
  • Entzute aktiboa
  • Emozioak konpartitzea eta enpatia
  • Portaera prosozial eta kooperatiboa
  • Asertibitatea

5.-Bizitzarako trebetasunak:
Egunero-egunero suertatzen zaizkigun zailtasunei aurre egiteko garatzen ditugun estrategiakizango lirateke:
  • Bizitzarako trebetasunak
  • Arazoak identifikatzea
  • Helburuak finkatzea
  • Gatazkak konpontzen jakitea
  • Negoziazioa
  • Ongizate Subjektiboa

Adimen emozional eskolan

Eskolan adimen emozionala lantzea oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute, emozioak maneiatzen azkar ikasten duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen dituztela eskolan. Adimen emozionala landuz gero, taldea gehiago bateratu egiten da eta bide batez talde lana sustatu daiteke.
Emozioak eskolan lantzeko, oso garrantzitsua da haurren arteko giro on eta lasaigarri bat sortzea. Haurrek bere emozioak adierazteko askatasuna izan behar dute eta entzunda eta errespetatuak sentitu behar dira.
Amaitzeko, ipatzekoa da ere, adimen emozionala lantzeko baliabideak oso eskasak direla. Arazoa da, badagoela oraindik ere jende asko pentsatzen duena emozioak lantzean beste gaitasun garrantzitsuei denbora kentzen zaiola, matematikei adibidez; hori dela eta, badaude eskola gehiegi ez dituztenak emozioak lantzen eta baliabideak zein irakasleen formakuntza eskasak dira arlo honetan.

Noiz landu dezakegu hezkuntza emozionala?


1.- Tutoretza-planetik: Tutoreak eta aholkularia/orientatzailea… petsona garrantzitsuak dira haurrari laguntzeko.

2.- Curriculumetik: Hezkuntza emozionalarekin lotura duten edukiak eta metodologia aproposak proposatu behar zaizkie ikasleen artean elkarreragina eta erregulazio emozionala indartzeko.

3.- Hiritarrentzako hezkuntza: Elkarbizitzarako beharrezkoak diren kontzeptu, trebetasun eta jarrerak garatzeko esparru berri honetan, baliagarria izango litzateke konpetentzia emozionalak lantzea.

Oinarrizko Konpetentziak eta Gaitasunak

Oinarrizko Hezkuntzak planteatzen dituen azken xedeak lortu ahal izeteko, curriculumak aspektu batzuk integratu beharko ditu; ikaslea geroagoko trebatu behar duenak, baina pertsonaren garapen osoaren dimentsio guztiak integratuz, hau da, egiten jakitera bideratuagoa.
Oinarrizko konpetentziak:
  • Zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
  • Ikasten ikasteko gaitasuna
  • Matematikarako gaitasuna
  • Hizkuntza kominkaziorako gaitasuna
  • Informazioa tratatzeok eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
  • Norberaren-autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Zer metodologia motek errazten dute gure ikasleen garapen emozionala edozein arlotan?


Ikasketa kooperatiboaren estrategiak landu: talde lan
egituratua arlo desberdinetako helburuak denok lortzeko

Talde-proiektuak: ikerketa lan-taldeak

Puzzle: gai baten atalak bereiztu ikasleek besteengandik ikas  dezaten eta besteei irakas diezaieten.

Beste edonori feedback-a eskaini

Besteengandik datorren feedback-a jaso: norberaren lanaz.... beste pertsona baten iritzia onartu

Zer irakasle mota errazten du bere ikasleen garapen emozionala?

  • Elkarrizketan eta adostasun prozesuetan oinarritzen dena
  • Irakasleak emozioen hezkuntzan trebatuta
  • Emozioen eta sentimenduen adierazpen kontrolatua onartzen duena (ez ditu itoarazten, ereduak eskaintzen ditu...)
  • Ikaste-irakaste prozesuetan, pertsonen arteko harremanak indartzen dituzten metodologiak aplikatzen ditu

Hezkuntza emozionala Haur Hezkuntzan

Lehenik eta behin, giro bat sortu behar da haurra emozionalki seguru sentitzeko.

Irakasleak haurrarentzat atxikimenduko irudi izan behar du. Zer egin horretarako? Haurra erantzun, ulertu, ukitu, aurpegira begiratu, denbora eskaini...

Behin haurra seguru sentitzen denean, orduan has gaitezke beste alor hauek lantzen:
  • Emozioen kontzientzia hartzea
  • Sentitzen dutena izendatzen laguntzea
  • Besteen emozioez jabetzea
  • Nola espresatzen dituzten jabetzea
  • Ulertzea zergatik hunkitzen diren besteak; enpatia;
  • Edozerk  ikastea ez duela balio, alegia, sentimendu guztiak zilegi direla (baita amorrua, inbidia edo jeloskortasuna ere).
  • Asebetetze unea atzeratzen irakastea.

Zer egin dezakae irakasleak HHn haurrek Hezkuntza emozionala gara dezaten?

Eguneroko bizitza eta haur horien emozioak; haurreskolan haurrek oso sarri adierazten dituzte emozioak ez dago zertan proposatu behar emoziorik “gaur beldurra landuko dugu” esanez. Hitz egin lasai horietaz, eta ikusarazi beldur horiek, kezka horiek erabat normalak direla, denok ditugula.
Eguneroko bizitzan beste baliabide bat da gatazkak erabiltzea, borrokak, bazterketak eta, azken batean, sufrimenduaren edozein agerpen baliatzea gelan enpatia garatzeko eta bestearen lekuan jartzeko gaitasuna sakontzeko.
Bestetik, irakaslea eredu den aldetik, haurrei erakusten die berak nola adierazten duen poza, harrotasuna, amorrua… eta gehiegikeriaz jokatzen duenean, ikasten badu esaten: “Garrasi egin dizut eta barkatu, zeren haserretu naiteke eta ondo dago gainera haserretzea, baina horregatik ez dizut zertan garrasirik egin”. Honela haurrei ematen dien lezioa izugarria da barkamena eskatzen, kulpa kudeatzen eta eragindako mina konpontzen irakasten baitie.

Ondorioak

■Trebetasun sozial eta pertsonarteko harreman asegarri gehiago izatea.
■Norbere buruari kalte egiteko pentsamenduak izateko joera gutxitzea, eta autoestimua handitzea.
■ Indarkeria eta eraso kopurua gutxitzea.
■Jarrera antisozial edo desegokia gutxitzea.
■Ikasleak gelatik gutxiago kaleratzea.
■Emaitza akademikoak hobetzea.
■Droga-kontsumoan ikasle gutxiago hastea.
■Ikasleak eskolan, gizartean eta familian hobeto moldatzea.
■Tristura eta depresioaren sintomak gutxitzea.
■Antsietatea eta estresa gutxitzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario