Psikologiako klase batean bideo batzuk jarri dizkigute; bideo bakoitza bere gai propioa dauka eta
jarraian azalduko dut zertaz hitz egiten duten:
- Jolasa, daukan eta ematen zaion garrantzia
- Marrazketa librea
- Hezkuntza sortzailea
- Neska erreprimitu baten historioa
Bideo 1
Bideo 2
Bideo 3
Bideo 4
Laburbilduz, bideo guztiak sormena eta motibazioarekin lotura daukate. Jolasaren eta marrazketaren bidez haurrek haien nahiak zein sentsazioak adierazteko aukera daukate. Aitzitik, helduek kontziente edo inkontzienteki haurrek berez daukaten ezaugarri horiek kentzen dizkiegu eta ni, irakasle izateko bidean nagoela, hori ekiditzen saiatuko nahiz.
Laburbilduz, bideo guztiak sormena eta motibazioarekin lotura daukate. Jolasaren eta marrazketaren bidez haurrek haien nahiak zein sentsazioak adierazteko aukera daukate. Aitzitik, helduek kontziente edo inkontzienteki haurrek berez daukaten ezaugarri horiek kentzen dizkiegu eta ni, irakasle izateko bidean nagoela, hori ekiditzen saiatuko nahiz.
Hezkuntza
sortzailearen bideoan eta neskatoaren biedoan ere, marrazketari buruz hitz egiten
da baina oraingo honetan motibazioari garrantzia handiago ematen zaio.
Hezkuntza sortzailearen bideoan bai haurra, bai helduak tailer batean parte
hartzen dute. Tailer horretan, marrazketan zentratzen dira eta bakoitzak nahi
duena egiten du, beti ere, materialak errespetatuz eta zainduz.
Haurrak
tailerrean daudenean libreki aritzen dira, ez dutelako inor beraien atzetik
esaten hau ondo dago edo hau gaizki dago, helduek, berriz, hasieran moztuta
agertzen dira, baina behin dagoen giroa ikusita lotsa desagertzen da. Epaituta
ez sentitzeaz aparte, haurrak eta helduak motibatuak sentitzen dira haien
buruan dauzkaten hainbat eta hainbat ideia aurrera eramateko.
Azkenengo
bideoan, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Kontatzen den historioan,
neskak sormen ikaragarria du eta iniziatiba faltarik ez dauka; baina daukan
maisuaren eraginez ezaugarri positibo hoirek desagertzen doaz. Horrelako maisu
batek umeen haurtzaroa mugatzen du berak inposatzen dituen arauekin.
Bukatzeko,
motibazioaren inguruan daukadan iritzia azalduko dut. Niretzat motibazioa
hurrengoa da: inguruko pertsonak edo inguruneak berak, persona bati eskaintzen
dion errefortzu edo elementu positiboa bakoitzak bere buruan dauzkan ideiak,
proposamenak, pentsamenduak etb aurrera eramateko ezinbesteko ezaugarria; hau
honela izanda, persona bakoitzak bere buruaren kontzeptua hobetuko du eta
ondorioz autoestima igo egingo zaio, bere buruaren irudia hobetuz.
Hau
da nire uztez motibazioa, baina persona guztiek ez dute berdin pentsatzen. Pertsona
bakoitzarentzako motibazio hitza gauza desberdinak esan nahi ditu, esaterako:
norbait bultzatzea berak dituen proposamenak lortzeko, indarra izatea
bakoitzak bere buruaru proposatutako gauzak lortzeko, alai jartzen
zaizun kualitatea, pertsonek izan beharreko ezaugarria nahi dituzten gauzak
lortzeko. Hausnarketa hau borobilltzeko lagun batzuei galdetu diet eta
hauek izan dira haien erantzunak; baina nik ez nator bat haiekn esandakoarekin.
Lehen
esan dudan bezala motibazioa ez du zertan proposatutako gauza bat lortzeko
bidea izan behar. Pertsona orok edo gutxienez irakasleek izan beharko luketen
ezaugarri bat da, garrantzitsuena alegia. Nire ustez haurtzaroa da persona
baten garairik garratzitsuena eta motibazioa izan beharko litzateke garai honen
oinarria. Motibazioa pizteko haibat metodo daude; besteak beste: jolasak
jarduera dinamikoak, esperimentazioa… Haurrek ez dute soilik teoriarekin
ikasten. Egia esateko, nire ustez, informazio gehiago barnetatzen dute
esperimentazio edo jolasen bidez teoriarekin baino. Hau horrela da, era
autonomoan lan egiten dutelako eta indibidualki saiakerak egiteko aukera
dutelako nahiz eta okertu.
Amaitzeko
esan beharra daukat, haurtzaroan, batez ere, garrantzia handiagoa eman behar
zaion ezaugarria dela motibazioa. Haurrak motibatu behar dira, baina epaitu
gabe. Hau egitea ez da lan erraza baina niretzat irakasle on batek izan beharko
lukeen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat hori da: motbatzen jakitea.