Ongi etorri berriro Txutxumuxuka den nire blogg honetara! Sarrera honen bidez aste honetan klasean egindakoa azaltzen saiatuko naiz.
Hasteko, irakasleak Curriculumaren inguruan zenbait galdera erantzuteko eskatu digu. Horretarako taldeka jarri gara eta gure kabuz aurkitutako informazioarekin edo egelan eskegita dauden dokumentuei erreparatuz galdera hauek erantzuten saiatu gara:
- Zein da momentu honetan Euskal Autonomi Erkidegoan Haur Hezkuntzan indarrean dagoen Curriculuma? Eta estatu mailan?
- Zer da Curriculuma? Nola jartzen da harremanean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuekin? Zeintzuk dira curriculumaren zehaztapen mailak? Ze mailan dago eskolako heziketa proiektua? Eta Unitate Didaktikoa?
- Nola dago estrukturatua Curriculuma? Zeintzuk dira xedapen orokorrak?
- Zeintzuk dira oinarrizko konpetentziak? Ze harremana dute Haur Hezkuntzako etaparekin? Zeharkako oinarrizko konpetentziak eta diziplinen oinarrizko konpetentziak?
- Zer dira “eduki-deklaratiboak”, prozedurazko eta jarrerazko edukiak? Ze harremana dute konpetentziekin?
- Ze elementu agertzen dira curriculumean? Eta zer dira esperientzia eremuak?
- Zer dira proiektuak eta ekintzak?
- Zeintzuk dira unitate didaktiko, sekuentzia didaktiko eta proiektu bidezko ikaskuntza planifikatzearen arteko desberdintasunak?
- Zeintzuk dira planifikazio batek kontutan hartu behar dituen elementuak?
- Zeintzuk izan daitezke oinarrizko konpetentzien garapenera oinarritutako ekintza baten osagaiak (componentes)? (Konpetentzia, kontestua-egoera, baliabideak, edukiak)
- Hau lortzeko ze eredu eta estrategia desberdinak ezagutzen dituzu (irakurritako testuen zenbait agertzen dira?
Hemen uzten dut curriculumaren link-a norbair ausartzen bada galdera hauei erantzuten. Animo!
Aste honekin bukatzeko, egelan dauden dokumentuak, edo beste batera esanda; gaiak, inprimatuta eraman behar izan ditugu klasera. Irakasleak dokumentu horiek lau zatitan banatu eta taldearen artean banatu izan ditugu. Nire taldean Maitane Lopez, Maitane Saenz de Navarrete, Borja Ruiz de Velascko eta laurok gaude. Taldekide bakoitzak bere zatia irakurri, ulertu eta azpimarratu behar du, bi aste barru taldekideei azaltzeko.
Niri egokitutako zatia "Edukiak" du izena eta hau esaten da:
- Eduki hitzaren definizioa
- Edukiak aukeratzeko irizpideak
- Edukiak nola aukeratu eta sekuentziatu
- Irizpide motak: lineala eta konplexua
- Edukiak LOGSE-ren arabera
- 3 eremu:
- Nortasuna eta Autonomia Pertsonala
- Ingurune soziala
- Komunikazioa eta Errepresentazioa
- Eremuen eduki horiek hiru multzotan sailkatuta daude:
- Kontzeptualak
- Prozedurazkoak
- Jarrerazkoak
- OCDren artikuluak
- 15. artikulua: Curriculumaren hiru eremuak
- Norberaren Ezagutza eta Autonomia Pertsonala
- Inguruaren ezaguera
- Hizkuntzak: Komunikazioa eta Adierazpena
- Eremu bakoitzaren barruan bi ziklo daude eta ziklo bakoitzaren barruan hainbat bloke.
Honekin bukatu da aste hau. Hurrengora arte lagunok!