Arratsaldeon! Gaurko sarreran klaseko hirugarren astean agindakoari buruz hitz egingo dizuet.
Astelehenean, Tonucciren bideoekin jarraitu genuen, baita bertan esaten zuten apunteak hartzen ere. Gaurkoan gure irakasleak, bideoa ikusten dugun bitartean hartutako apunteak entregatzeko eskatu digu. Tonucciren bideoen hirugarren eta laugarren zatiak ikusi ditugu eta hurrengo edukiei buruz hitz egiten da:
- Politikariek hezkuntzaz gehiago arduratu behar dira eta gehiago inbertitu behar dute
- Eskola on bat ez du sufrimendurik eragin behar
- Gurasoek ez baldin badute haien haurrek egindako ariketen fitxak ikusten ez dira konforme geratzen
- Eskolak ematen dizkien ezagutzak ikaskuntzaren oinarri dira
- Aniztasuna
- Materialak
- Ebaluaketa
Bideo 3
Bideo 4
Astezakeneko klasean irakasleak musika klasikoa jarri egin zuen hobeto lan egiteko asmoarekin, baina niri, pertsonalki, ez zait batere gustatu. Ez dut musika klasikoa gustoko eta gainera eguneko lehen orduan entzutea ez du laguntzen.
Klasearekin hasteko irakasleak galdera batzuen bidez husnarketara bultzatu gaitu.
- Zer pentsatzen dugu haurrarengan?
- Zer pentsatzen dugu haurreskolarengan?
Galdera hauek orri batean erantzuteko eskatu digu irakasleak eta horren ostean denon artean komentatu ditugu. Bukatzeko irakaleak eskatu digu dokumentu batzuk inprimatzeko, zeren hurrengo klasean erabiliko ditugu.
Ostiraleko klasean aurreko egunean eskatutako dokumentuak ("De las programaciones didácticas a la unidad didáctica1
: incorporación de competencias básicas2
y la concreción de tareas" eta "237/2015 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal
Autonomia Erkidegoan ezartzekoa") taldekideen artean banandu behar izan ditugu. Testu horiek irakurri eta ulertutakoa orri batean idatzi behar dugu. idatzitko orri hori gero irakasleak hartuko du.
Nire taldekidea eta bioi egokitutako dokumentua ikusi genuenean ez dugu jakin nondik hartu eta gainetik ikusi eta gero lanean aritu gara. Testu osoa irakurri eta testuan bertan apunteak hartu ditu, horren ostean irakasleak esan bezala orri batean idazteari ekin diogu eta konturatu gabe klasea bukatu izan da.
Honekin, bukatu da gure didaktikaren hirugarren astea. Ze astiro igaro zaidan aste hau...