Aste santuko oporrak ailegatu dira!!
Aste honetako sarrera nik aukeratutako gai bati buruz izango da. Izan ere, aste hau oso laburra izan da (3 egunekoa) eta ez dago klasean egindako zer edo zer garrantzitsurik esateko.
Nik aukeratutako gaia Loris Malaguzziren metodologia izan da.
Bukatzeko Reggio Emilia metodologiak, haurren inguruko olerki bat dauka; hurrengo bideoan atxikiturik usten dizuedana.
Nik aukeratutako gaia Loris Malaguzziren metodologia izan da.
Loris Malaguzzi Corregion jaio zen 1920an eta 1994an hil
egin zen. Malaguzzik haurtzaroa
Reggio Emilian igaro zuen. 1930. Urtera arte
lehen hezkuntzako ikasketak burutu zituen eta ondoren Principessa de Napoliko
institutuan egin zituen ikasketak. Hauek bukatzean
Reggio Emiliara bueltatu eta maisu lanak egiten hasi zen. 19 urterekin beste
hiri batera bidali zuten maisu bezala eta han hezitzaile paperaren zentzua
aurkitu zuen.
Malaguzzik Reggio Emilia metodologiaren bultzatzailea izan zen. Reggio Emiliako lehen ikastetxeak gurasoen ekimenaren ondorioz hasi
ziren eraikitzen, bigarren mundu gerrak sortutako kalteak gainditu nahian.
Zentro horiek autogestionatuak ziren hasieran, baina 1960ko hamarkadan udal
eskola bihurtu ziren.
Hasieran metodologia
hau haur eskoletan batez ere jarri zen indarrean. Huek, bi ziklotan banatuta
daude: 0-3 urte bitartekoak eta 3-6 urte bitartekoak.
Malaguzzik 55 urtetan
zehar esperientzia desberdinak ikertu, esperimentatu eta burutu zituen Reggio
Emilian, nazioartean ezaguna bilakatuz.
Reggio Emiliako
proiektuaren muina haurra da, gizartearen parte den gizabanako bezala ulertua.
Hortaz, betebeharrak ahaztu gabe, haurren eskubideak aldarrikatzen ditu. Eskola komunitateko, zein umearen inguruko kide guztien partaidetza oso garrantzitsua da, eta denen
arteko elkarbizitza oinarrizkoa da.
Espazioaren eta
materialen antolakuntzari ere garrantzi handia ematen zaio, haurrak esperimenta
dezan. Horrela, haurren arteko topaketak, komunikazioa eta harremanak sustatzen
dira.
Hezitzaileari
dagokionez, ikaskuntzaren kide eta ikerlari bezala ikusten da. Talde bakoitzean
bi hezitzaile daude eta era berean, etengabeko prestakuntza daukate. Haurrekin
gaiak lantzeko orduan, proiektuetan oinarritzen dira, ez programazioetan, hau da
: ekintzak gauzatzeko proposamenak zehaztu gabe egon behar dira. Iraupen desberdineko
proiektuen bidez egiten dute lan, haurren kultura, ideia edo irudizkoetatik
abiatuz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario