Hemen nago berriz irakurle maiteok, gaurko sarrera honetan Hezkuntza emozionalari buruz hitz egingo dizuet. Zergatik gai hau? Ba aste honetan Hezkuntzaren psikologian aurkezpen bat egin dugulako eta interesgarria iruditu zait honi buruzko informazioa zuei eskaintzea.
Gai honekin hasteko hainbat kontzeptu jorratuko ditut; besteak beste:
Definizioa:
•Une
batez eta bat-batean, gizabanakoaren egitura psikofisikoaren oreka aldatzen
duen egoera afektiboa.
Erantzun
emozionalen motak:
•
Neurofisiologikoa: prebentzioa, izerdia…
•
Portaerakoa: garrasia, ikara-aurpegia, muskuluen tentsioa…
• Kognitiboa:
egoera horrekiko eta antzerakoekiko beldurra.
Zer da hezkuntza emozionala?
Nor bere emozioez jabetzea da,
horiek identifikatzea eta ulertzea; baita besteenez jabetu eta haiek
identifikatzea ere.
Bi adimen mota hartu izan dira
kontuan: hizkuntzarako adimena eta
logika-matematikarako adimena. Gaur egun, ordea, azken teoria eta ikerketa guztiak kontutan izanda,
Howard Gadner-en ”Adimen Anitzen Teoria” oinarrituta, argi gelditu da pertsonak ez duela adimen mota bat
bakarrik.
Ikuspuntu horrek sekulako eragina
izan du hezkuntza mailan. Horren arabera, edozeinek onartzen du hainbat arlotan
zailtasunak dituen ikasle bat beste arlo batzuetan trebea izan daitekeela eta,
beraz, eskolak trebetasun edo gainerako adimen mota horiek antzeman eta horiek
garatzen lagundu beharko liokeela ikasleari.
Adimen anitzak
Zertan laguntzen gaitu?
•
Norbere emozioen ezagutza hobea lortzen.
• Besteen emozioak identifikatzen.
• Norbere emozioak erregulatzeko
gaitasuna garatzen.
• Emozio negatiboen ondorio
kaltegarriei aurre hartzen.
• Emozio positiboak sorrarazteko
gaitasuna garatzen.
• Norbere burua motibatzeko
gaitasuna garatzen.
• Bizitzan jarrera baikorra izaten.
• Osasunez nahiz emozionalki
gehiago zaintzen.
• Gure buruarekin ondo sentitzen:
norbere ongizatea hobetzen.
• Besteekin elkarbizitzen eta
harreman emankorragoak egiten.
• Bizi dugun guztia ikasgai
bihurtzen.
Hezkuntza emozionala lantzeko garatu
beharreko 5 konpetentzia emozionalak.
1.-Kontzientzia Emozionala:
Konpetentzia honetan Autoezagutza garatzea litzateke
garrantzitsuena. Baina zer da autoezagutza?
Autoezagutza, norberak bere burua ondo ezagutzean datza.
Norberak zein trebetasun dituen, trebetasun horiek ahalik eta gehien landu eta
azaleratzeko; eta zein ahulezi dituen, ahulezi horiek ahalik eta gehien landuz
konpentsatzen joateko. Autoezagutza hainbat egoeren aurrean sentitzen duguna
identifikatzeko ahalmena izatean datza, identifikatzen dugun emozio hori
zergatik sortu den, eta baita zerk eragin duen ere.
2.- Erregulazio Emozionala:
Gure
emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da.
3.-Autonomia Emozionala:
Norberak bere burua gobernatzeko ahalmena
izatean datza. Horretarako, ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
- Autoestimua
- Jarrera baikorra
- Erantzunak hartzen jakitea
- Arau sozialen analisi kritikoa egitea
- Laguntza eta baliabideak bilatzea
- Autoefikazia
4.-Trebetasun Sozio-Emozionalak:
Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna
da. Honetan ere ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:
- Oinarrizko trebetasun sozialak
- Gainerakoekiko errespetua
- Entzute aktiboa
- Emozioak konpartitzea eta enpatia
- Portaera prosozial eta kooperatiboa
- Asertibitatea
5.-Bizitzarako trebetasunak:
Egunero-egunero suertatzen
zaizkigun zailtasunei aurre egiteko garatzen
ditugun estrategiakizango lirateke:
- Bizitzarako trebetasunak
- Arazoak identifikatzea
- Helburuak finkatzea
- Gatazkak konpontzen jakitea
- Negoziazioa
- Ongizate Subjektiboa
Adimen emozional eskolan
Eskolan adimen emozionala lantzea
oso garrantzitsua da haurren garapenerako. Ikerketa batzuk egiaztatzen dute,
emozioak maneiatzen azkar ikasten duten haurrek emaitza hobeagoak lortzen
dituztela eskolan. Adimen emozionala landuz gero, taldea gehiago bateratu
egiten da eta bide batez talde lana sustatu daiteke.
Emozioak eskolan lantzeko, oso
garrantzitsua da haurren arteko giro on eta lasaigarri bat sortzea. Haurrek
bere emozioak adierazteko askatasuna izan behar dute eta entzunda eta
errespetatuak sentitu behar dira.
Amaitzeko, ipatzekoa da ere, adimen
emozionala lantzeko baliabideak oso eskasak direla. Arazoa da, badagoela
oraindik ere jende asko pentsatzen duena emozioak lantzean beste gaitasun
garrantzitsuei denbora kentzen zaiola, matematikei adibidez; hori dela eta,
badaude eskola gehiegi ez dituztenak emozioak lantzen eta baliabideak zein
irakasleen formakuntza eskasak dira arlo honetan.
Noiz landu dezakegu hezkuntza emozionala?
1.- Tutoretza-planetik: Tutoreak eta
aholkularia/orientatzailea… petsona garrantzitsuak dira haurrari laguntzeko.
2.- Curriculumetik: Hezkuntza emozionalarekin lotura
duten edukiak eta metodologia aproposak proposatu behar zaizkie ikasleen artean
elkarreragina eta erregulazio emozionala indartzeko.
3.- Hiritarrentzako hezkuntza: Elkarbizitzarako beharrezkoak diren kontzeptu, trebetasun eta jarrerak
garatzeko esparru berri honetan, baliagarria izango litzateke konpetentzia
emozionalak lantzea.
Oinarrizko Konpetentziak eta Gaitasunak
Oinarrizko Hezkuntzak planteatzen
dituen azken xedeak lortu ahal izeteko, curriculumak aspektu batzuk integratu
beharko ditu; ikaslea geroagoko trebatu behar duenak, baina pertsonaren garapen
osoaren dimentsio guztiak integratuz, hau da, egiten jakitera bideratuagoa.
Oinarrizko konpetentziak:
- Zientzia,
teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna
- Ikasten
ikasteko gaitasuna
- Matematikarako
gaitasuna
- Hizkuntza
kominkaziorako gaitasuna
- Informazioa
tratatzeok eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
- Gizarterako
eta herritartasunerako gaitasuna
- Giza eta
arte-kulturarako gaitasuna
- Norberaren-autonomiarako
eta ekimenerako gaitasuna
Zer metodologia motek errazten dute gure
ikasleen garapen emozionala edozein arlotan?
Ikasketa
kooperatiboaren estrategiak landu: talde lan
egituratua
arlo desberdinetako helburuak denok lortzeko
Talde-proiektuak:
ikerketa lan-taldeak
Puzzle: gai baten atalak bereiztu
ikasleek besteengandik ikas dezaten eta
besteei irakas diezaieten.
Beste
edonori feedback-a eskaini
Besteengandik
datorren feedback-a jaso: norberaren
lanaz.... beste pertsona baten iritzia onartu
Zer irakasle mota errazten du bere
ikasleen garapen emozionala?
- Elkarrizketan
eta adostasun prozesuetan oinarritzen dena
- Irakasleak
emozioen hezkuntzan trebatuta
- Emozioen eta
sentimenduen adierazpen kontrolatua onartzen duena (ez ditu itoarazten, ereduak
eskaintzen ditu...)
- Ikaste-irakaste
prozesuetan, pertsonen arteko harremanak indartzen dituzten metodologiak
aplikatzen ditu
Hezkuntza emozionala Haur Hezkuntzan
Lehenik eta
behin, giro bat sortu behar da haurra emozionalki seguru sentitzeko.
Irakasleak
haurrarentzat atxikimenduko irudi izan behar du. Zer egin horretarako? Haurra
erantzun, ulertu, ukitu, aurpegira begiratu, denbora eskaini...
Behin haurra
seguru sentitzen denean, orduan has gaitezke beste alor hauek lantzen:
- Emozioen
kontzientzia hartzea
- Sentitzen
dutena izendatzen laguntzea
- Besteen
emozioez jabetzea
- Nola
espresatzen dituzten jabetzea
- Ulertzea
zergatik hunkitzen diren besteak; enpatia;
- Edozerk ikastea ez duela balio, alegia, sentimendu guztiak
zilegi direla (baita amorrua, inbidia edo jeloskortasuna ere).
- Asebetetze
unea atzeratzen irakastea.
Zer egin dezakae irakasleak HHn haurrek
Hezkuntza emozionala gara dezaten?
Eguneroko bizitza eta haur horien
emozioak; haurreskolan haurrek oso sarri adierazten dituzte emozioak ez dago
zertan proposatu behar emoziorik “gaur beldurra landuko dugu” esanez. Hitz egin
lasai horietaz, eta ikusarazi beldur horiek, kezka horiek erabat normalak
direla, denok ditugula.
Eguneroko bizitzan beste baliabide
bat da gatazkak erabiltzea, borrokak, bazterketak eta, azken batean,
sufrimenduaren edozein agerpen baliatzea gelan enpatia garatzeko eta bestearen
lekuan jartzeko gaitasuna sakontzeko.
Bestetik, irakaslea eredu den
aldetik, haurrei erakusten die berak nola adierazten duen poza, harrotasuna,
amorrua… eta gehiegikeriaz jokatzen duenean, ikasten badu esaten: “Garrasi egin
dizut eta barkatu, zeren haserretu naiteke eta ondo dago gainera haserretzea,
baina horregatik ez dizut zertan garrasirik egin”. Honela haurrei ematen dien
lezioa izugarria da barkamena eskatzen, kulpa kudeatzen eta eragindako mina
konpontzen irakasten baitie.
Ondorioak
■Trebetasun
sozial eta pertsonarteko harreman asegarri gehiago izatea.
■Norbere
buruari kalte egiteko pentsamenduak izateko joera gutxitzea, eta autoestimua
handitzea.
■
Indarkeria eta eraso kopurua gutxitzea.
■Jarrera
antisozial edo desegokia gutxitzea.
■Ikasleak
gelatik gutxiago kaleratzea.
■Emaitza
akademikoak hobetzea.
■Droga-kontsumoan
ikasle gutxiago hastea.
■Ikasleak
eskolan, gizartean eta familian hobeto moldatzea.
■Tristura
eta depresioaren sintomak gutxitzea.
■Antsietatea
eta estresa gutxitzea.