Maria Montessori |
Maria Montessori-ren bizitza
Maria Montessori Italian jaio zen 1870ean, familia burges, liberal eta erlijioso batean.
Eskolako urteetan ez zen nabarmendu, baina 13 urte
zituela institutu tekniko batera bildu eta kalifikazio bikainak lortzera heldu
zuen, matematikan eta natura zientzietan nabarmenduz.
Helburu logikoa ingeniaritza ikasketak egitea bazen ere,
bat-batean eta arrazoi jakinik gabe, medikuntza ikastea erabaki zuen
Montessorik. Garai haietan emakumeengan ohikoa ez bazen ere, Maria Montessorik
ingeniaritza biologia eta medikuntza ikasi zituen azkenean.
Italiako lehen mediku emakumea bihurtu zen, baina emakume
izateagatik ospitaleetan aritzeko baimena ukatu eta adimen urriko haurrekin
hasi zen lanean. Haur hauekin lanean euren ahalmenak eduki eta garatu
zitzaketela ikusi zuen, bizitza hobe bat merezi zutela uste zuen eta ez zituen
ikusi gizarterako karga bat bezala. Geroago haiekin hasi zen garatzen bete
teoria pedagogikoak.
Horrela, 1907an Casa dei banbini (euskaraz, Haurren
etxea) eratu zuen Erroman eta bertan aritu zen urte luzeetan zehar.
Idatzitako liburuek eta emandako hitzaldiek ospea ekarri zioten eta herrialde
batetik bestera ibili zen bere ideien berri emanez.
Herbehereetan hil zen 1952an, bere pedagogia zabaltzen
ari zela.
Haurrez gainera emakumeen egoera sozialarekiko interes
handia erakutsi zuen. Montessorik Johann Heinrich Pestalozzi pedagogoaren lanak
ezagutu eta bereganatu ere egin zituen.
Montessori pedagogia
Zentzumenen pedagogia
Maria Montessorik haurrak eskuak erabiliz ikasten duela pentsatzen zuen. Horrela, haurraren ikaskuntza materialez lagundu behar zela pentsatzen zuen.
Maria Montessorik haurrak eskuak erabiliz ikasten duela
pentsatzen zuen. Horrela, haurraren ikaskuntza materialez lagundu behar zela
pentsatzen zuen.
Halaber, konturatu zen, haur hauek euren adimena eta nortasuna garatzeko objektuak manipulatu behar dituztela. Izan ere, gizakiak bere garapenerako, errealitatearekin kontaktuan egoteko beharra duela usten zuen. Horrela, estimulu gisa diharduten, eskuko jolasa eta lana funtsezko elementu bilakatu ziren bere pedagogian, inposizioak baztertuz eta haurraren berezko gaitasunak sustatuz; betiere euren ingurukoen laguntzaz.
Jolas eta esku-lanen bidez haurren autoestimua bultzatzen zuen eta haurrek ikusten zutenean aurrera egin zezaketela eta gehiago ikasi, hitzen eta zenbakien kontzeptuak transmititzen zizkieten.
Ikaskuntza askea
Ildo horretatik, haurrek ikasteko askatasuna behar zuela pentsatzen
zuen. Gehiegizko arauek haurra mugatu egiten zutela uste zuen, bere garapen
aske eta aktiboa kolokan jarriz. Akatsak egitea ez zen gaizki ikusten horrela
haurrek ikasi egiten zutelako berriro saiatuz.
Banakotasuna
Haur bakoitzak bere bilakaera du eta berez aurkituko du
bere ikasteko erritmoa. Programa kronologiko baten inposaketak, haurraren
porrota ekar dezake, bere erritmo naturalak behartu egiten direlako.
Irakaslearen zeregina
Irakasleak haur bakoitzaren ikaskuntzaren bilakaera
errespetatu behar du, inposiziorik gabe. Behatzaile moduan aritu behar da,
haurrak nola ikasten duen aztertuz eta horretarako jarduerak proposatuz. Aldi
berean, haurrek elkarren artean ere ikasten dutela baieztatu eta maila
ezberdineko haurrak talde bakar batean bateratzea onuragarria dela uste zuen
Montessorik.
Zehatzago eta labur, honako hauek dira Montessoriren
pedagogiaren zenbait puntu:
- Haurren garapena bilakaera mailakatua du eta bilakaera horretan, aro bakoitza berezia da.
- Jaiotzetik 6 urtera arteko epea zen bere iritziz garrantzitsuena eta adin horretako haurrentzat garatu zuen bere metodoa, gerora beste mailetara zabaldu bazen ere.
- Haurrak kapazak dira beraien erabakiak hartzeko, gaitasuna badaukatelako.
- Garapen kurrikularra egiteko haurraren testuinguruaren behaketa egin behar da.
- Haurraren tamaina duten altzariak eta ingurua sortu behar da beraiek eroso egon daitezen.
- Gurasoen partehartze aktiboa beharrezkoa da garbitasuna eta ohitura osasuntsuak eskolan bultzatzeko.
- Motibazioa garrantzitsu da.
- Ikaskuntza haurra jaiotzen denetik hasten da.
- Kontzeptuak ez dira haurraren garunean sartu behar, haurren barne ezagutzetatik abiatu behar dira.
- Haurrak arazoaren irtenbidea bilatu behar du, bere barne eskemetan arakatuz.
- Haur bakoitzak bere erritmoa edo abiadura du eta horregatik denbora hauek errespetatu behar dira.
- Haur bakoitza ezberdina da.
- Autoebaluazioa eta autozuzenketa bideratzen dituen material didaktikoak erabili behar dira.
Maria Montessoriren pedagogia oso kritikatua izan da
urteetan zehar. Hala ere, pertsonaia ospetsuen onespena ere izan zuen eta horri
esker bere ideiak mundu osoko bazterretara zabaldu ziren. Berari esker, albo
batera utzi ziren betiko gela ilunak, arbel bakar bat zutenak, eta ikasle
guztiz lerrokaturik zeuden gelak.
Garrantzia hartzen joan ziren leku zabalak, non ikasleak inolako oztopo gabe mugi zitezkeen, kolore ezberdinetako kubo eta kaxen bidez haurren garuna estimulatu eta elkarren arteko komunikazioa bultzatzen zen. Montessori metodoen eragina nabarmena da egungo pedagogian eta eskola guztietan erabiltzen dira berak proposaturiko materialak eta ideiak, haur hezkuntzan batez ere, haurrak berezko garapena izan dezan
Hezitzailearen ebaluaketa
-Txokoen ebaluaketa egiteko hezitzaileak hau kontuan
hartzen du:
Umearen garapenean, behaketa zuzenaren bidez. Ikusi behar
dugu haurra aktiboki parte hartzen duen, jarduera hasten duen iniziatiba
propioarekin, bakarrik jolasten duen edo ikaskideekin, arreta mantentzeko gai
den, denbora guzti horretan, jarduera egiterako orduan gustoko duen...
Materialak
Ezaugarriak:
-Zentzumenen garapena bultzatzen du: zentzumen
guztiak lantzen dira arlo guztietan.
-Materialen erabilera diseinatuta dago haurrek haien
kabuz ikertzeko eta lanean jartzeko. Hauen bidez haien akats propioak ikus
ditzakete.
-Zailtasunagatik multzokatuta daude: Talde bakoitzaren
barruan umeak aukera dezake zer egin, baina aldiak pasatu gabe,
hau da; zailtasun-ordena jarraituz.
Joko txokoak
Maria Montessori material ezberdineko hainbat txoko
sortzen ditu, non haurrek bere ahalmenak garatu ditzan era global batean,
horregatik, klasea zatitzen da txokotan joko eta zeregin desberdinak garatzeko
era libre era arduratsu batean.
Helburuak:
- Haurrak aukeratzea eta autonomoak izatea.
- Guztien artean aukeratuta arauak errespetatzea.
- Bakoitzaren banakotasuna errespetatzea.
- Umeei uts egitea uztea.
- Material antolatuta eta umeen eskura.
- Espazioaren antolakuntza egokia.
- Materialak eta ingurunea utzi behar dio umeari sortzeko ahalmena izaten.
- Hezitzailea jardueraren bideratzailea izango da eta bere jarrerarekin umearen hazkuntzari lagunduko dio.
Motak:
- Joko sinbolikoaren txokoa.
- Lurrean eraikuntzak egiteko txokoa.
- Psikomotrizitate txokoa.
- Plastika txokoa.
- Liburutegi txokoa.
- Didaktika jokoen txokoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario