viernes, 29 de abril de 2016

Motibazioa

Psikologiako klase batean bideo batzuk jarri dizkigute; bideo bakoitza bere gai propioa dauka eta jarraian azalduko dut zertaz hitz egiten duten:
  1. Jolasa, daukan eta ematen zaion garrantzia
  2. Marrazketa librea
  3. Hezkuntza sortzailea
  4. Neska erreprimitu baten historioa

                                                     Bideo 1

                                                          
                        Bideo 2                            
                                               Bideo 3
                                                 Bideo 4

  Laburbilduz, bideo guztiak sormena eta motibazioarekin lotura daukate.  Jolasaren eta marrazketaren bidez haurrek haien nahiak zein sentsazioak adierazteko aukera daukate. Aitzitik, helduek kontziente edo inkontzienteki haurrek berez daukaten ezaugarri horiek kentzen dizkiegu eta ni, irakasle izateko bidean nagoela, hori ekiditzen saiatuko nahiz.

Hezkuntza sortzailearen bideoan eta neskatoaren biedoan ere, marrazketari buruz hitz egiten da baina oraingo honetan motibazioari garrantzia handiago ematen zaio. Hezkuntza sortzailearen bideoan bai haurra, bai helduak tailer batean parte hartzen dute. Tailer horretan, marrazketan zentratzen dira eta bakoitzak nahi duena egiten du, beti ere, materialak errespetatuz eta zainduz.

Haurrak tailerrean daudenean libreki aritzen dira, ez dutelako inor beraien atzetik esaten hau ondo dago edo hau gaizki dago, helduek, berriz, hasieran moztuta agertzen dira, baina behin dagoen giroa ikusita lotsa desagertzen da. Epaituta ez sentitzeaz aparte, haurrak eta helduak motibatuak sentitzen dira haien buruan dauzkaten hainbat eta hainbat ideia aurrera eramateko.

Azkenengo bideoan, berriz, guztiz kontrakoa gertatzen da. Kontatzen den historioan, neskak sormen ikaragarria du eta iniziatiba faltarik ez dauka; baina daukan maisuaren eraginez ezaugarri positibo hoirek desagertzen doaz. Horrelako maisu batek umeen haurtzaroa mugatzen du berak inposatzen dituen arauekin.

Bukatzeko, motibazioaren inguruan daukadan iritzia azalduko dut. Niretzat motibazioa hurrengoa da: inguruko pertsonak edo inguruneak berak, persona bati eskaintzen dion errefortzu edo elementu positiboa bakoitzak bere buruan dauzkan ideiak, proposamenak, pentsamenduak etb aurrera eramateko ezinbesteko ezaugarria; hau honela izanda, persona bakoitzak bere buruaren kontzeptua hobetuko du eta ondorioz autoestima igo egingo zaio, bere buruaren irudia hobetuz.

Hau da nire uztez motibazioa, baina persona guztiek ez dute berdin pentsatzen. Pertsona bakoitzarentzako motibazio hitza gauza desberdinak esan nahi ditu, esaterako: norbait bultzatzea berak dituen proposamenak lortzeko, indarra izatea bakoitzak bere buruaru proposatutako gauzak lortzeko, alai jartzen zaizun kualitatea, pertsonek izan beharreko ezaugarria nahi dituzten gauzak lortzeko. Hausnarketa hau borobilltzeko lagun batzuei galdetu diet eta hauek izan dira haien erantzunak; baina nik ez nator bat haiekn esandakoarekin.

Lehen esan dudan bezala motibazioa ez du zertan proposatutako gauza bat lortzeko bidea izan behar. Pertsona orok edo gutxienez irakasleek izan beharko luketen ezaugarri bat da, garrantzitsuena alegia. Nire ustez haurtzaroa da persona baten garairik garratzitsuena eta motibazioa izan beharko litzateke garai honen oinarria. Motibazioa pizteko haibat metodo daude; besteak beste: jolasak jarduera dinamikoak, esperimentazioa… Haurrek ez dute soilik teoriarekin ikasten. Egia esateko, nire ustez, informazio gehiago barnetatzen dute esperimentazio edo jolasen bidez teoriarekin baino. Hau horrela da, era autonomoan lan egiten dutelako eta indibidualki saiakerak egiteko aukera dutelako nahiz eta okertu.

Amaitzeko esan beharra daukat, haurtzaroan, batez ere, garrantzia handiagoa eman behar zaion ezaugarria dela motibazioa. Haurrak motibatu behar dira, baina epaitu gabe. Hau egitea ez da lan erraza baina niretzat irakasle on batek izan beharko lukeen ezaugarri garrantzitsuenetariko bat hori da: motbatzen jakitea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario